Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan (TMIZ) alta ematea eta likidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta likidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez bajan egon diren ibilgailuei alta ematen zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Alta ibilgailuak
  • Subjektu pasibo gisa aritzen den pertsona edo entitatearen NAN edo IFZ.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.
  • Autolikidazioaren agiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        040001 - TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA: GEHIKUNTZA KOEFIZIENTEA
        Ezarritako kuota minimoak handitzen dira, turismoei 2,3524 eta gainerako ibilgailuei 2,2059 koefiziente orokorrak aplikatuta, baina honako salbuespen hauekin:


        Turismoak:
        12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak. Gehikuntza koefizientea: 2,4350
        14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak. Gehikuntza koefizientea: 2,4941
        16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak Gehikuntza koefizientea: 2,6430

        20 zaldi fiskaletik gorakoak Gehikuntza koefizientea: 2,6430

        Gainerako ibilgailuak:
        Ziklomotorrak. Gehikuntza koefizientea: 2,3860125 cc-tik beherako
        motozikletak. Gehikuntza koefizientea: 2,3860125 cc eta 250 cc arteko
        motozikletak. Gehikuntza koefizientea: 2,3860250 cc eta 500 cc arteko
        motozikletak Gehikuntza koefizientea: 2,6430500 cc eta 1.000 cc arteko
        motozikletak Gehikuntza koefizientea: 2,76311.000 cc-tik gorako
        motozikletak. Gehikuntza koefizientea: 2,7631

        14/1989 Foru Arauan ezarritako gutxieneko kuotetan eta goian adierazitako gehikuntza koefizienteetan oinarrituta finkatuko dira 2019tik aurrera ordaindu beharreko tarifak
        Turismoak, 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak43,26
        Turismoak, 9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak86,52
        Turismoak, 12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak150,37
        Turismoak, 14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak214,04
        Turismoak, 16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak291,63
        Turismoak, 20 zaldi fiskaletik gorakoak356,43
        Autobusak, 21 plaza baino gutxiagokoak184,85
        Autobusak, 21etik 50 plazara bitartekoak261,71
        Autobusak, 50 plaza baino gehiagokoak327,13
        Kamioiak, karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxiagokoak93,27
        Kamioiak, karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg bitartekoak184,85
        Kamioiak, karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg bitartekoak261,71
        Kamioiak, Karga erabilgarriko 9.999 kg baino gehiagokoak327,13
        Traktoreak, 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak38,98
        Traktoreak, 16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak61,26
        Traktoreak, 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak184,85
        Atoi eta erdi atoiak, karga erabilgarriko 750etik 1.000 kg bitartekoak38,98
        Atoi eta erdi atoiak, karga erabilgarriko 1.000etik 2.999 kg bitartekoak61,26
        Atoi eta erdi atoiak, karga erabilgarriko 2.999 kg-tik gorakoak184,85
        Bestelako ibilgailuak, ziklomotoreak10,76
        Bestelako ibilgailuak, 125 cc-rainoko motozikletak10,76
        Bestelako ibilgailuak, 125tik 250 cc-rainoko motozikletak18,42
        Bestelako ibilgailuak, 250etik 500 cc-rainoko motozikletak40,83 e
        Bestelako ibilgailuak, 500etik 1.000 cc-rainoko motozikletak85,38
        Bestelako ibilgailuak, 1.000 cc-tik gorako motozikletak170,73

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta eman eta likidazioa egin.
        • Jakinarazpena

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

        OHARRAK

        Ibilgailuaren zerga helbidera daiteke hurrengo urteetarako, helbideratze-orria beteta (ikus 12 izapidea, “ Helbideratzea").

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.