Ordainagiriei jarritako erreklamazioak: akatsak, aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Egindako ordainagirien kontrako berraztertze-errekurtsoak edo erreklamazioak jartzea.
  • Udalaren egintzak berraztertzeko eskaerak.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagirien titularrak edo legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Errenta Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
        • Errenta teknikariaren edo dagokion departamentuko teknikariaren txostena
        • Ebazpena
        • Interesdunari eta dagokion departamentuari jakinarazi
        • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin
        • Artxibatu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.