Hobariak Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota osoaren hobari-eskaera.

Hobariak:

- Zerga-kuota osoaren % 50eko hobaria izango dute ondasun higiezin hauek: Eusko Jaurlaritzaren "Etxebizitza Hutsaren Programan” (466/2013 Dekretua, abenduaren 23koa) edo foru edo udal programa antzekoetan sartuta daudenak.

  • - Familia ugarientzako hobaria, familia-errenta estandarizatuaren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haien legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan.

- Eskatzailearen NANa.

- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu eskaera, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin batera.

2.- Agiriak:

- "Etxebizitza Hutsaren Programan": beharrezkoa izango da ondasunaren titularraren eta etxebizitza kudeatzen duen erakundearen arteko kontratua aurkeztea

- Familia ugaria:

  • Familia ugariaren titulua edo fotokopia konpultsatua.
  • Zerga-hobaria aplikatu behar den aurreko urteko PFEZen fotokopia konpultsatua, familia ugariko kide guztiena, edo aitorpena egiteko obligaziorik ez duela frogatzen duen agiria.

Bere kasuan, organo eskudunak emandako desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiri eguneratua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Errenta Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      Eskabideak aurkezteko epea zazpi hilekoa izango da, urte bakoitzeko apirila-urria bitartean, eta ordaindutako zenbatekoaren zati bat itzultzea bezala izapidetuko da, dagokion ordainagiria ordaindu izana egiaztatu eta gero.

      - Familia ugarientzako hobaria:

      Familia-errenta estandarizatuaren arabera kalkulatuko dira hobarien portzentajeak. Martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak arautzen du familia-errenta estandarizatua, honela:

      Familia-errenta estandarizatua

      Hobaria

      10.000,00 € baino gutxiago - 90%

      10.000,01€-tik 20.000,00 €-ra - 40%

      20.000,01€-tik 30.000,00 €-ra - 20,00%

      30.000,00 € baino gehiago - 0 %

      Familia-errenta estandarizatua honela lortzen da: errenta familia zati familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea (ikusi O.H.Zko Ordenantza Fiskala).

      Zerga-onuraren mugak:

      • Balio katastrala 200.000 eurotik gorakoa bada, gehienez ere balio horri dagokion hobaria bakarrik aplikatuko da.
      • Diru-sarreren maila zerga-onuraren aurreko urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) arabera zehaztuko da, familia-unitatea osatzen duten kide guztiak kontuan hartuta. Aitorpen hori egitera behartuta ez dagoenak inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu behar du.
      • Familia ugarien hobaria bateraezina izango da OHZri jarritako edo jarriko zaizkion beste zerga-hobari batzuekin (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga).
      • Familia-unitatearen ohiko etxebizitza eta higiezin berean kokatutako ganbara edo trastelekua bakarrik hartuko da kontuan hobaria aplikatzean.
      • Etxebizitza jabekidetzan edukiz gero, denen artean jabetzaren edo gozamenaren ehuneko ehuna eduki behar dute ezkontideek, izatezko bikoteek (halakorik bada) edo egoera horietan egon gabe ere familia-liburua dutenek edo seme-alabek.
      • Higiezin bat ohiko etxebizitza izateko nahitaezkoa izango da higiezin horretan erroldatuta egotea zerga-hobaria jasotzeko eskubidea duen familia-unitateko kide guztiak.
      • Hobariak ez du atzeraeraginezko ondoriorik, hau da, ez da aplikatuko epe barruan aurkeztutako hobari-eskaera egin aurreko ekitaldietan.

      Hobaria jasotzeko betebehar eta tramite formalak:

      Subjektu pasiboa familia ugariaren titularra izango da aplikazioko zergaldiari dagokion sortzapen egunean (urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean), eta aurreko atalean aipatu dokumentuak aurkeztuko ditu.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
      • Errenta teknikariaren txostena
      • Ebazpena
      • Dagokion departamentura bidali
      • Interesdunari jakinarazi
      • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin
      • Artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.