Hobariak - Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hobari-eskaera.

Hobariak:

1. Hobaria, kogenerazio sistemetatik abiatuta energia erabili edo ekoizten duten subjektu pasiboentzat:

-% 25eko hobaria, gehienez 20 Mw sortzen dutenentzat.

- % 50eko hobaria, gutxienez 20 Mw sortzen dutenentzat..

  • 2. Lehen 10 urtetan % 50eko hobaria herrigunetik (hiri-lurrak) Abendaño eta Errotaberri industria-guneetara mugitzen diren jarduera industrialei.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haien legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera orria

- Eskatzailearen NANa.

- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu eskaera, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin batera.

2.- Agiriak:

- Energia kogenerazioa: Kogenerazio bidez sortutako megawatioen ziurtagiri ofiziala.

- Hirigunetik (hiri-lurzoruak) Abendaño eta Errotaberri industrialdeetara lekualdatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Errenta Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      Hobaria eskatu egin behar da, hain zuzen ere, aplikatu beharreko ekitaldiaren lehen hiruhilekoan.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
      • Errenta teknikariaren txostena
      • Ebazpena
      • Foru Ogasunera bidali
      • Interesdunari jakinarazi
      • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin
      • Artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.