Hobariak - Ibilgailuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko Zergan hobari-eskaera.

Hobariak:

1. Zerga-kuotan % 95eko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren Erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuek: bateriadun ibilgailu elektrikoak (BEV); autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV); ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (PHEV), gutxienez 40 kilometroko autonomia dutenak; edo erregai-piladun ibilgailuak.

2. Zerga-kuotan % 40ko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren Erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuek: ibilgailu hibrido entxufagarriak, <40 kilometroko autonomia dutenak; ibilgailu hibrido ez entxufagarriak (HEV); gas naturalarekin (GNC eta GNL) edo petrolio-gas likidotuarekin (GLP) bultzatutako ibilgailuak.

3. % 100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek.

Ibilgailuak historiko gisa katalogatuta egon beharko du, eta trafiko-matrikula berezia izan. Kasu horretan, beharrezkoa izango da ibilgailuaren izaera historikoa frogatzen duen agiria aurkeztea.

  • 4. % 50eko hobaria izango du familia bakoitzeko turismo bakar batek, baldin eta 16 zaldi-potentziatik beherakoa bada, bost plaza edo gehiago baditu eta, indarrean dagoen legediaren arabera, familia ugariko kideren baten jabetzakoa bada. Martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak arautzen duen familia-errenta estandarizatua ez da urteko 30.000 euro baino altuagoa izango.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haien legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan

- Eskatzailearen NANa.

- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu eskaera, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin batera.

2.- Agiriak:

- Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

-Ibilgailuaren izaera historikoa egiaztatzen dituzten agiriak.

- Familia ugaria:

  • familia ugariaren titulua (edo fotokopia konpultsatua).

zerga-hobariaren aurreko urteko PFEZen fotokopia konpultsatua, familia ugariko kide guztiena, edo aitorpena egiteko obligaziorik ez duela frogatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Errenta Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      Aplikazio arauak:

      • Hobari desberdinak ezin dira metatu; beti hobari altuena aplikatuko da.
      • 3. zenbakian jasotako hobariaren kasuan, behin eskaera eginda eta Udalak hobaria aitortuta, ez da beharrezkoa izango hurrengo ekitaldietan berriz eskatzea.
      • Hobariek ez dute atzeraeraginik izango.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
      • Errenta teknikariaren txostena
      • Ebazpena
      • Dagokion departamentura bidali
      • Interesdunari jakinarazi
      • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin.
      • Artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.