Salbuespenak - Ibilgailuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:

  • Titularraren desgaitasuna
  • Minusbaliatuak garraiatzeko ibilgailuak
  • Landa-garapen erabilera
  • Uztailaren 5eko 14/1989 FORU ARAUAK, Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergarenak, 2.1 artikuluan araututako beste salbuespen batzuk.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuen titularrak edo legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Titularraren desgaitasuna:

  • Minusbaliatuek Desgaitasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak
  • Minusbaliotasunaren egiaztagiri eguneratua eta, halakorik balego, mugikortasun urriko egoerarena; biak ere organo eskudunak egindakoak.
    • Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulazio-baimenaren fotokopia.
    • Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia. Polizan ohiko gidaria adieraziko da eta bat etorriko da titular minusbaliatuarekin. Hau da, indarreko aseguru polizaren bidez titular minusbaliatuak egiaztatu egin beharko du bera dela ohiko gidaria.

Minusbaliatuak garraiatzeko ibilgailuak

  • Minusbaliotasunaren egiaztagiri eguneratua eta, halakorik balego, mugikortasun urriko egoerarena; biak ere organo eskudunak egindakoak.
    • Minusbaliatuaren izenean dagoen ibilgailuaren gidabaimenaren fotokopia.
    • Ibilgailuaren aseguru polizaren fotokopia, ohiko gidaria adierazten duena.
    • Ibilgailua salbuespena aitortu zaion onuraduna garraiatzeko soilik erabiliko dela adierazteko zinpeko aitorpena.

Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta daudenean:

  • Zirkulazio-baimenaren fotokopia
  • Nekazaritzako makinen inskripzio kartilaren fotokopia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuan, Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean alta emanda dagoela egiaztatzeko agiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean eginda dagoena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Errenta Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      • Ibilgailuen zergatik salbuetsita daude 14/1989 Foru Arauko 2.1 artikuluan a)tik g)ra bitarteko paragrafoetan adierazitako ibilgailuak.

        2.1 artikuluko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, eta bertan ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta hobariaren zergatia azalduko dituzte. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria egingo du.

        Aurreko ataletan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan erroldatuta egon beharko dute, eta Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu, idatziz, salbuespena aitortzeko eskaera.

        e) letrako salbuespenari dagokionez, ibilgailu bakar bati eman ahal izango zaio, urteko (alegia, urte horretako urtarrilaren 1ean Trafikoko Erregistroan alta emanda dagoenari). Gainera, urtarrilaren 1ean alta emanda zegoen ibilgailuari behin betiko baja ematen bazaio eta urte berean ibilgailu berri bati alta ematen bazaio, biek izango dute salbuespena.

        Eskaera egin eta hurrengo zergaldian jarriko dira indarrean salbuespenak, minusbaliotasunen ondoriozko salbuespenetan izan ezik (horrek urte berean izango du eragina).

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
      • Errenta teknikariaren txostena
      • Ebazpena
      • Kontu-hartzailetzari (Errrentak) jakinarazi
      • Interesdunari jakinarazi
      • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin.
      • Artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.