Errekarguaren salbuespenak - Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Subjektu pasiboaren edo alokairua edo erabiltzeko lagapena dela-eta hirugarren baten ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko %100eko errekargua ez aplikatzeko eskaera. Ondorio horietarako, presuntzio egingo da etxebizitza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko egoitza dela baldin eta, zergaren sortzapen egunean (urtarrilaren 1ean), hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatua badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela.

Errekargua EZ aplikatzeko kasuak:

1.- Zergan hobariren bat dutenak.

2.- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Udal matrikulan alta emanda dauden jarduerekin lotutakoak.

3.- Zergaren sortzapenaren aurreko urtean 9 hilabetetik gora alokatuta egon diren etxebizitzak (soilik alokatutakoak, erabilera-lagapenak ez dira sartzen).

4.- Hirugarren Adinekoen Egoitza batean erroldatuta dauden pertsonen jabetzako etxebizitzak. Hobari hau soilik aplikatuko zaio egoitzan sartu aurretik egoiliarraren ohiko etxebizitza zenari.

5.- Herentzia baten zati diren etxebizitzak, titularra hiltzen denetik 2 urteko epean.

6.- Zergaren sortzapenaren aurreko urteko azaroan edo abenduan erositako etxebizitzak, urtarrilaren 1ean inor bertan erroldatuta ez dutenak, baina erroldatzeko izapideak zergaren sortzapen-urteko lehen hiruhilekoan eginda dituztenak.

7.- Legezko aurri-egoera formalki aitortua duten eraikinetan dauden etxebizitzak.

8.- Hiri katastroaren erregistroan bi finka independente osatzen dituzten etxebizitzak, baina etxebizitza bakar modura erabiltzen direnak. Zirkunstantzia horien balorazioko txostena udal zerbitzu tekniko eskudunek egingo dute.

9.- Lurzoru urbanizaezinean eta lurzoru urbanizagarrian kokatutako etxebizitzak.

10.- Urbanistikoki antolamenduz kanpo modura kalifikatutako eraikinetan dauden etxebizitzak.

11.- Ohiko etxebizitza ez diren etxebizitzak, baldin eta urteko gutxienez 300 kWh-ko energia-kontsumoa frogatzen badute.

12.- Zaintza pertsonalak behar dituzten mendeko pertsonen jabetzako etxebizitzak, baldin mendeko pertsona hori bera zaintzeaz arduratzen den familiarraren etxean bizi eta erroldatuta badago. Zaintza pertsonalen beharra mendekotasun-balorazio bidez frogatuko da. Salbuespen hau aplikatzeko beharrezkoa izango da utzi den etxebizitza hori mendeko pertsonaren ohiko etxebizitza izatea, familiarraren etxebizitzara joan aurretik.

13.- Etxejabeak edo etxejabeen lehen graduko ondorengoak edo haien seme-alabak, gaixotasun larri baten ondorioz, gutxienez 3 hilabetez (jarraian edo tarteka) ingresatua egon badira, edo gaixotasunak zaintza bereziak behar baditu, edota aldi baterako, gutxienez 3 hilabetez (jarraian edo tarteka), mendekotasuna sortu badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haien legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan.

- Eskatzailearen NANa.

- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu eskaera, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin batera.

2.-Alegatutako arrazoia egiaztatzea:

-Alokairu kasuetan: Alokairu-kontratua, behar bezala datatu eta sinatutakoa. Kontratu horretan adierazi beharko da higiezinaren helburua edo erabilera etxebizitzarena dela. Zergaren sortzapenaren aurreko urteko errenten kobrantza-agiriak (banketxekoak).

- Hirugarren Adinekoen Egoitza: egoitzak egindako ziurtagiria aurkeztuta egiaztatuko da, han azalduko baita zein egunetan sartu zen.

-Herentzia: heriotza-ziurtagiria aurkeztuko da.

-Energia kontsumoak: Zergaren sortzapenaren aurreko urtean izandako elektrizitate edo gas kontsumoen fakturak aurkeztuta frogatuko da.

- Oro har, alegatutako arrazoia egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Errenta Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      Errekargu hau aplikatzearen ondorioetarako, Katastroaren arabera etxebizitza gisa erabiltzekoak diren lokalak etxebizitza-erabilera duten ondasun higiezintzat hartuko dira. Etxebizitzaren eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osatzen dutenean.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu
      • Errenta teknikariaren txostena
      • Ebazpena
      • Kontu-hartzailetzari (Errentak) jakinarazi
      • Interesdunari jakinarazi
      • Errolda fiskaletan edo likidazioan dagokion eragiketa egin.
      • Artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.