Surf ustiapena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zarauzko hondartzan uretako kirol jarduerak egiteko udal lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Zarautzen jarduera ekonomikoa (967.2) alta emanda dauden ur-kiroletako elkarte edo pertsona fisikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Surf ustiapena baimentzeko eskaera orria.
  • Langileen tituluen fotokopia konpultsatua edo dagokion agintaritzak titulu horien gainean emandako ziurtagiria ekarri beharko du enpresak.
  • Beteta edukiko ditu surf-ikastaroak antolatzearen ondorioz sortutako betebeharrak (lanekoak, fiskalak eta zergenak), horiek ordainduta edo likidatuta dituela frogatzeko ziurtagiriak aurkeztuko ditu enpresak. Baita, laneko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen dituzten langileen kontratuak eta 10T ziurtagiriak.
  • SEPA agiria bete ("SEPA B2B zuzeneko zordunketaren helbideratze agindua")

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Zarauzko hondartzako erabilera-araubidea eta jarduerak arautzen dituen ordenantzan jarritakoa ordainduko da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera kirol Departamentura bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KIROLA - KIROLA

        OHARRAK

        Jarduera egin baino 15 egun lehenago gutxienez egin beharko da eskaera.

        Fidantza eta aseguru-poliza eskatuko da.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Teknikariak txostena egin
        • Ebazpen proposamena egin
        • Alkateak edo izendatutako organo eskudunak ebatzi
        • Interesdunari jakinarazi
        • Fidantza jarri
        • Denboraldia bukatu ondoren, txosten teknikoak egin
        • Fidantza itzuli

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kirolaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kirolaren eta kirol jardueren antolaketa eta sustapena eta erabilera publikoko kirol ekipamenduen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.