Bide publikoa okupatzea (jarduera) Aurrekomunikatuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Edozein jardueretarako jabari publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea. Mahai informatiboak, diru-bilketak, sinadurak biltzea etab.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      • Doakoa da irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoak badira eskatzaileak, eta aktibitatea irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzera bideratzen bada.
      • Gainerakoetan, bide publikoa okupatzeagatik ezarrita dauden ordenantza fiskalen arabera.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Momentuan

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Leku erreserba egin.
      • Eskaeraren berri eman honako hauei: Jaiak eta Ekitaldiak, Udaltzaingoa, Euskara departamentua eta, hala badagokio, eskatzailearekin lotura izan dezaken departamentuari..

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Udal funtzionarioa

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (HAZ) - HAZ

      OHARRAK

      • Eskaera jarduera egin baino 7 egun lehenago gutxienez egin beharko da.
      • Eskaera epearen barruan egiten ez bada, salbuespen gisa onartuko da aurreneko aldia bada; baina eskatzaileari irregulartasunaren berri emango zaio, idatziz, eta aurrerantzean epez kanpoko eskaerarik ez dela onartuko jakinaraziko zaio.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      Mahaiak eta aulkiak behar izanez gero, Turismo Sailari pasako zaio eskaera, material lagapen hori adosteko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta emakidak

      Fitxategiaren xedea: Lizentzia administratiboen, udal baimenen eta emakiden kudeaketa, eta udal ondasun publikoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.