Obrarako edukiontziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra lizentziaren aparte bide publikoan edukiontzia jartzeko ematen den administrazio baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060101 - Erabilera publikoko udal lurrak okupatzea: Eraikuntza materialak, hesiak, aldamioak
      Materialak edo merkantziak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko4,71
      Edukiontziak asteko edo frakzioko19,64
      Autogarabiak, plataforma jasotzaile motordunak, plataforma jasotzaile mugikorrak eta antzeko beste instalazioak, m2 edo frakzio eta eguneko edo frakzioko0,73
      Hesiak, aldamioak, karga-jasotzaileak eta antzeko beste instalazioak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko0,50
      Euskarriz edo zurkaitzeko beste elementuak, elementu bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Eraikuntzako garabiak, txabolak eta siloak hilean m2 edo frakzio bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/orduko0,21
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/eguneko1,62
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: partziala. Orduko13,50
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: osoa. Orduko20,31

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Momentuan

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Aurrekomunikazioa eta agiriak jaso eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Jakinarengaineko baimena ematea
      • Erreziboa egitea
      • Likidazioa egin

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Udal funtzionarioa

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (HAZ) - HAZ

      OHARRAK

      Agiri hau ematen zaion pertsonak Udal Ordenantza jasotzen diren eginbehar guztiak eta bakoitza betetzeko obligazioa du.

      Obrak eragindako zona balizatu eta seinaleztatuko da, eta baita gauorduetan argia jarri ere.

      Eskatzaileak istripu-kasuetarako Erantzukizun Zibileko Asegurua eduki beharko du, edota obrak egiteko kontratatua izan den pertsonari eskatuko dio.

      Edukiontzia zurezko tabloi batzuen gainean jarriko du, lurra zuzenean ukitu gabe.

      Laneko orduetatik kanpora erabiltzen ez denean, ondo estalita egon behar du edukiontziak, eta ez dago goiko ertzetatik gora ezer gehiago betetzerik.

      Agiri hau duen eskatzaileak edota etorkizunean izango lukeen pertsonak, obrak ikuskatzeko ardura duten teknikari edo agenteek eskatutako kasu guztietan erakusteko obligazioa izango du, eta eskatutako eginbehar hau ez betetzeak, agintaritza-agenteei desobeditzearen ondoriozko erantzule egingo da.

      Obretako zaborrak eta hondakinak Udal Zabortegira eramango dira.

      Larunbat eguerdiko 14:00etatik astelehen goizeko 07:00etara eta jai bezperako iluntzeko 20:00etatik hurrengo laneguneko goizeko 07:00etara ezin da edukiontzirik eduki bide publikoan; eta, beraz, ordurako kendu egin behar du edukiontzia bide publikotik baimenaren titularrak.

      Herri-bidean obrak eragindako zona garbia mantenuko da.

      Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

      Atal honetan, materialak igo zein jaisteko erabili ohi diren gainontzeko bitartekoak jasotzen dira: Makinatxoak, poleak, giden gaineko jasotzaileak, e.a.

      Materialak igotzeko alderdi osoa babestuta egongo da, sare eta plataforma sistema baten bidez edo bide publikora materialik erortzen ez dela ziurtatzeko balio duten bestelako bitartekoen bidez.

      Elementu horiek bide publikoan jartzeko, zamak igotzekoari buruzko zatian (7.2) ezarritakoa bete beharko da.

      Makinatxoak eta poleak jartzeko erak segurua izan behar du, zama gehiegi izateagatik eror ez daitezen.

      Goiko solairuetatik datozen hondakinak bideratzen dituzten hodiak eta zorrotenak ere atal honetan jasotzen dira. Egonkorrak direla ziurtatzeko, fatxadari, aldamioari edo beste edozein puntu sendori lotuta egon behar dute, haien artean gehienez 6 m-ko tartea duten finkatze euskarrien bidez.

      Materialak botatzen direnean, ez da hautsik harrotu behar. Hortaz, materiala ureztatuko da edo materiala jasotzen duen ontzia olana batez estaliko.

      Obra-hondakinak ontziraino bideratzeko hodiekin egin beharreko iskintxoak egiteko orduan, kontuan izan beharko da ezin dutela oinezkoen aldea hartu. Bestela esan, 2,10 m-tik gora egin behar direla.

      Edukiontziarekin bat egiten duen zatian desbideratzerik egon ez dadin, aldamioko metalezko modulu bati lotuta joan beharko du

      Bide publikoan edukiontziak jartzeko, ordenantza honetako 8. artikulua bete beharko da.

      Agiri honen iraungitze-data: luzatzen denetik 3 hilabetera.Interesatuak bide publikotik elementua noiz kendu duen adierazi beharko dio Udalari

      Geroagoko tramiteen laburpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta emakidak

      Fitxategiaren xedea: Lizentzia administratiboen, udal baimenen eta emakiden kudeaketa, eta udal ondasun publikoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.