Aurrekomunitatutako obrak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Orokorrean obrak egiteko aurretiko udal lizentzia lortu beharretik salbuetsita egongo dira, udal irizpide arrazoituaren arabera garrantzi urbanistiko, eraikuntza-tamaina eta zailtasun tekniko eskasa duten obrak. Era berean aurrekomunikazioen udal ordenantzak araututako egintzen barruan sartuta egon beharko dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obren aurrekomunikazioa
  • Aurrekontua, oinarrizko partidak banakatuta.
  • Norberak ekar lezakeena, obraren xedea errazago adierazteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Likidazioa egin
        • Komunikazioa jaso izanaren agiria egin.
        • Komunikazioa jaso izanaren agiria eta likidazioa jakinarazi.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (HAZ) - HAZ

        OHARRAK

        Aurrekomunikazioen ordenantzak arautzen dituen ekintzak honako zerrendetan agertzen dira:

        • Hirigunea (Alde Zaharra eta horren zabalgunea): 1 zerrenda
        • Gainontzeko hirilurra: 2 zerrenda

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Dokumentazioa Hirigintza Departamentura bidali, berrikusteko eta, hala balegokio, ekintza osagarriak adosteko (dokumentazio gehigarria eskatu, etab.)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta emakidak

        Fitxategiaren xedea: Lizentzia administratiboen, udal baimenen eta emakiden kudeaketa, eta udal ondasun publikoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.