Zirkulazio baimen bereziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aparkaleku erreserba, oinezkoen gunera sarrera, kale-itxiera, lehentasunik gabeko bideetan zirkulatu edo antzeko beharretarako baimenak eskatzeko

NORK ESKA DEZAKE?

18 urtetik gorako edozein herritarrek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060101 - Erabilera publikoko udal lurrak okupatzea: Eraikuntza materialak, hesiak, aldamioak
      Materialak edo merkantziak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko4,71
      Edukiontziak asteko edo frakzioko19,64
      Autogarabiak, plataforma jasotzaile motordunak, plataforma jasotzaile mugikorrak eta antzeko beste instalazioak, m2 edo frakzio eta eguneko edo frakzioko0,73
      Hesiak, aldamioak, karga-jasotzaileak eta antzeko beste instalazioak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko0,50
      Euskarriz edo zurkaitzeko beste elementuak, elementu bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Eraikuntzako garabiak, txabolak eta siloak hilean m2 edo frakzio bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/orduko0,21
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/eguneko1,62
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: partziala. Orduko13,50
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: osoa. Orduko20,31

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 7 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Aztertu eskaturikoa posible den. Ezezko kasuan, interesatuari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Espedientea kudeatzen duen departamentuak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin behar da.

      Ezezkorik eman ezean, onartutzat emango da eskera.

      Baimendutako ibilgailuak, ibilgailuaren aurrekaldean, garbi ikus daitekeen lekuan, aurrez egin duen eskaeraren atzeko aldea jarri behar dute bistan.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Txostena egin.
      • Ordenantza fiskalaren araberako tasak kobratzeko proposamena prestatu eta errentetara bidali.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.