Udalerrian eskola garraio zerbitzuak egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerrian eskola garraioa egiteko baimen eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskola garraio zerbitzuen esleipendun diren garraio konpainiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera-orri orokorra.
  • Zarauzko zentroren baterako eskola garraio zerbitzuaren esleipena (Eusko Jaurlaritza)
  • Zirkulazio zergaren azken erreziboaren fotokopia.
  • Planoa, ibilbidea eta geltokiak adierazita.
  • Zirkulazio baimenaren fotokopia.*
  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT).*
  • Bidaiarien derrigorrezko aseguruaren fotokopia.*
  • Erantzukizun Zibil Mugagabearen aseguruaren fotokopia.*
  • Eskaera egileak eskola garraiorako ibilgailuen egokitasun Ziurtagiria aurkezten badu, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana, ez du *arekin markaturiko dokumentazioa aurkeztu beharrik izango.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Telematikoki:

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Dokumentazioa ondo dagoela ziurtatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Idazkaritzara bideratu alkate dekretua egiteko.
      • Jakinarazpenak egin
      • Ziurtagiria prestatu enpresarentzat eta eman.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.