Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal erregistroan inskribatu

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ustez arriskutsuak diren animaliak UAAen Udal Erregistroan inskribatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Zarautzen bizi diren 18 urtetik gorako herritarrek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesatuak sinatuko du eskaera, ezin du beste inork ordezkatu.

  • Jabearen NANaren fotokopia.
  • Jabearen errolda ziurtagiria (bizileku agiria)
  • Jabeari eskumena duen Administrazioak emaniko UAAk edukitzeko lizentziaren kopia, Zarautz ez den beste udalerri edo Administrazio batek emanikoa bada soilik.
  • Animaliaren osasun kartilaren kopia
  • Albaitariaren ziurtagiria, animaliaren osasun egoera zer-nolakoa den eta bereziki arriskutsu bilaka dezaketen gaixotasun edo nahasmenik ez duela egiaztatzen duena, gehienez ere hiru hilabete lehenago emana.

Txakur espeziearen REGIA (mikrotxipatzea) erregistro orriaren kopia

Antzuarazi dela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia, hala bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      UAAk edukitzeko lizentziaren titularrak, 15 eguneko epean egin beharko du aipaturiko Erregistro horretan inskribatzeko eskaera, eskumena duen Administraziotik lizentzia lortu duen egunetik aurrera kontatuta.

      Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko Erregistroa egongo da udalerri bakoitzean, espezieen arabera sailkatua. Erregistro horretan jasoko dira, ezinbestean, jabearen datu pertsonalak, animaliaren ezaugarriak behar bezala identifikatu ahal izateko eta animaliaren ohiko bizilekua, izaki bizidunekin bizi den edo beste helburu batzuk dituen (zaintza, babesa eta abar) adierazita.

      Erregistroan jasoko dira UAAk bere bizitzan zehar eragindako gorabeherak, eta baita animaliaren eskualdatzea, ematea, galtzea, lapurtzea, heriotza eta abar ere. Era berean, eskumena duen agintariak eginiko animaliaren osasun Ziurtagiria jasoko da, urtero, animaliaren osasun egoera zer-nolakoa den bereziki arriskutsu bilaka dezaketen gaixotasun edo nahasmenik ez duela egiaztatzeko.

      Animalia lapurtu badiote edo galdu badu, ustez arriskutsuak diren animalien Udal Erregistroko Arduradunei jakinaraziko die titularrak, 48 orduko epean gehienez ere, horren berri izaten duenetik aurrera kontatuta.

      Ustez arriskutsua den animalia Komunitate Autonomo batetik bestera eramaten bada betirako edo hiru hilabete baino gehiagorako, dagozkion Udal Erregistroetan beharreko inskribapenak egiteko obligazioa du jabeak.

      Komunitate Autonomo bakoitzean Erregistro Zentral informatizatua dago beste Administrazioek eta agintariek, eta legezko interesa egiaztatzen duten pertsonek (esate baterako: horrelako ezaugarriak dituen animalia bat erosteko nahia eta abar) kontsultatzeko. Horretarako, Udal Erregistrotik EAEko Erregistro Zentralera bidaliko dira datuak, gorabehera jaso ondoren.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Udaleko (Udaltzaingoko) txakur arriskutsuen udal erroldan alta eman.
      • Eusko jaurlaritzara bidali txakurraren erregistro zenbakia.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.