Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskaera.

animalia erroldatzeko eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

Zarautzen bizi diren 18 urtetik gorako herritarrek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

LORTZEA EDO BERRITZEA:

  • Ofizioz egiaztatuko da eskatzailea Zarautzen erroldatua dagoen.
  • Dagozkion tasak ordaindu dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Eskatzailearen argazki bat, berria, karnet tamainakoa.
  • Eskatzaileak zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatzen duen agiria (Nahi izanez gero, Udaltzaingotik eskatzen da, bestela Ministerio de justiziara Bilbon. Interesatuak nahiko balu, bake-epaitegian egin dezake.)
  • Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, behar bezala baimendutako zentroek egina (Ibilgailu Gidarien eta armak erabiltzeko baimenen zentroa), gehienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, ziurtagirian beste iraungitze data bat azaltzen ez bada. (Oharretan, ikus ziurtagiri horiek ematen dituzten Zentroen zerrenda).
  • Aseguru ziurtagiria (101/2004 Dekretuaren III. Eranskinaren arabera, HAZan jaso daiteke).
  • Erantzukizun zibilaren asegurua ordaintzen duela egiaztatzen duen agiria. Aseguru horrek ez du 120.000 eurotik beherako estaldura izango, animaliak eragindako kalteei erantzuteko, zaintzeko beste pertsona bati utzi bazaio ere.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      071303 - Beste batzuk
      Animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia209,68
      Animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia berritzea104,99
      Udaltzaingoak egindako txostenak32,00
      Zigor-espedienteen kopiak bidaltzea15,63
      Ondasun Higiezinetan egindako kalteei buruzko udal txostenak10,35
      Udal zerbitzuetara atxiki gabeko ibilgailu astunak, hiri bideetan nahiz landa bideetan, zirkulatzeko baimenak76,00
      Udal funtzionarioen postuetan aukeratze-prozesuan izen ematea8,02
      FOTOKOPIAK: Kopia bakoitza edo orri inprimatua (t/b DIN A4)0,10
      FOTOKOPIAK:Kopia bakoitza edo orri inprimatua (koloretan DIN A4)0,50
      FOTOKOPIAK: Kopia bakoitza edo orri inprimatua (t/b DIN A3)0,15
      FOTOKOPIAK: Kopia bakoitza edo orri inprimatua (koloretan DIN A3)1,00
      Udal liburutegia: Galdutako txartela berritzeagatik3,50
      Obra, deskarga, etab. egiteko, aparkalekua gordetzea60,54

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Dekretu proposamena prestatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Ustez arriskutsuak diren animaliak edukitzeko lizentzia eskatzeko edo berritzeko, adin nagusikoa izan behar da derrigorrez.

      Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, beharrezko lizentzia eskatu beharko dute animalia zaindu eta kontrolatzeaz arduratzen diren pertsonek. Gainera, tramite hau ez zaie aplikatuko Indar Armatuen, Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzen, Komunitate Autonomoetako Polizia Gorputzen, Udaltzaingoaren eta baimen ofiziala duten segurtasun enpresen txakur eta animaliei, Lege honek ez baitu eraginik haiengan.

      Lizentzia lortzeko, eskatzaileak zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatuko da beti, eta hala bada eman egingo zaio ustez arriskutsuak diren animaliak edukitzeko lizentzia. Lizentzia hori lortu ondoren, animalia horiek eduki eta eramateko gai da titularra, eta gainera, UAAen Udal Erregistroan inskribatu beharko du animalia. Lizentzia hori lortu ondoren, titularrak 15 eguneko epea du animalia aipaturiko UAAen Udal Erregistroan inskribatzeko.

      Bestalde, UAAk edukitzeko Lizentzia Administratiboa lor daiteke hura ematen zaion titularrak era horretako animaliarik ez badu ere (animaliaren bigarren zaintzaileak eta abar). Nolanahi ere, animaliaren zaintza, paseo edo erabileraz arduratzen den pertsona orok beharko du bere lizentzia.

      Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko lizentzia bost urterako izango da, eta bost urte horiek igaro ondoren berritu egin beharko da. Berriketa ordaindu egin behar da.

      Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balio izango du Zarautzen era horretako animaliak eduki eta erabiltzeko. Halaz ere, beste udalerriko lizentzia duen pertsona Zarautzen bizi bada, udalerri honetan berrituko da.

      UAAk edukitzeko lizentzia lortu beharko da daukagun animalia ondoko arraza hauetakoren batekoa bada:

      • Pit Bull Terrier
      • Staffordshire Bull Terrier
      • American Staffordshire Terrier
      • Rottweiler
      • Dogo argentino
      • Fila Brasileiro
      • Tosa Inu
      • Akita Inu

      Era berean, Lizentzia hori lortu beharko da animaliak:

      • EAEan txakur espezieko animaliak edukitzeren inguruko ekainaren 1eko 101/2004 Errege Dekretuaren II. Eranskinean ageri diren guztiekin edo gehienekin bat datozen ezaugarriak baditu.

      Alkatearen Ebazpenaren bidez ustez arriskutsu deklaratzen bada, pertsonei edo beste animaliei erasoren bat egin dielako. Animalia horren titularrak hilabete bateko epea izango du, emaniko ebazpenaren berri ematen zaion egunetik hasita, beharrezko lizentzia eskatzeko

      Honako Zentro hauetan lor daiteke gaitasun fisiko eta psikikoen ziurtagiria:

      • CENTRO MÉDICO HERNANI (943 557672) Urbieta, 18 - behea - 20120 Hernani (GIPUZKOA)
      • CENTRO MÉDICO TOLOSA (943 651422) Nafarroa Etorbidea, 14 - behegaina - 20400 Tolosa (GIPUZKOA)
      • CENTRO MÉDICO BIDASOA (943633974 / 943633586) Lezo, 4 - 20301 Irun
      • PSICOTÉCNICO BIDASOALDEA (943506291) Anzarán, 2 - Pza., behea - 20301 Irun (GIPUZKOA)

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Dekretu proposamena prestatu.
      • Fiskalizatu.
      • Ebazpena.
      • Interesdunari jakinaraztea: lizentziaren ebazpena+ordainketa
      • Udaltzaingoak, interesdunari txartela ematea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.