TAO bereizgarriaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Araututako herriko hainbat zonatan, denbora mugarik gabe, ibilgailua aparkatu ahal izateko bereizgarria.

NORK ESKA DEZAKE?

Bertako egoiliarrak

Jarduera ekonomikoagatik zonan dagoen entitate juridiko edo fisikoari.

Udaldian herrira etortzen diren pertsonek euren etxebizitza (jabetzakoa edo alokatua) aparkaleku-zerbitzu arautua duen ingururen batean badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide-orria
  • Ordenantzan definitutako bereizgarriak lortzeko, egiaztatu beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eta dagozkien agiriak aurkeztu.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Tao bulegoan. Urdaneta, 5

ZENBAT KOSTATZEN DA?

100001

1.- Aparkatzeko bereizgarria edo baimena lortu eta, kasu bakoitzean, dagokion baldintzetan aparkatu ahal izateko, Zarauzko Udalerriko Bide Publiko Jakinetan Ibilgailuen Aparkamendua arautzeko Ordenantzan ezarritakoaren arabera, honako zerga-kuotak ezarri dira urte edo frakzio bakoitzeko:

Egoiliarren txartela/bereizgarria, (etxebizitza bakoitzeko): Txartel edo bereizgarri bakoitzeko30,00
Egoiliarren aparteko txartela/bereizgarria, (etxebizitza bakoitzeko): Txartel edo bereizgarri bakoitzeko30,00
Jarduera ekonomikoekin lotuta dauden ibilgailuen txartela/bereizgarria, (enpresa bakoitzeko): Txartel edo bereizgarri bakoitzeko30,00
Jarduera ekonomikoekin lotuta dauden ibilgailuen txartela/bereizgarria (TAO ordenantzako 9.c art.): Txartel edo bereizgarri bakoitzeko45,00
TAO ordenantzako 10. artikuluan araututako txartela/bereizgarria: Txartel edo bereizgarri bakoitzeko45,00
Egoiliar ez diren langile eta autonomoen ibilgailuen txartela/bereizgarria (TAO ordenantzako 10 bis. art.): Txartel edo bereizgarri hilerokoa25,00
Arautu gabeko zonetako egoiliarren txartela/bereizgarria, (TAO ordenantzako 11.a art.): Txartel edo bereizgarri bakoitzeko10,00
Alboko udalerrietako auzo jakinetako egoiliarren ibilgailuen txartela/bereizgarria (TAO ordenantzako 11.b art.): Txartela edo bereizgarria30,00
Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuen txartela/bereizgarria0,00

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Tao bulegoak, informatikoki, Udaltzaingora eskaeren zerrenda, fiskalizatzeko.
  • Udaltzaingotik Errenta departamendura, oniritzia jaso duten eskaerei dagokien erreziboa prestatzeko.
  • Errenta departamenduak Tao bulegora erreziboa bidali.
  • Tao bulegoak bereizgarria prestatu eta erreziboarekin batera, eskatzaileari helarazi.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

OHARRAK

http://www.zarautz.eus/zarauzkoudala/de/tao-zerbitzua.asp?cod=11539&nombre=11539&nodo=&orden=True&sesion=14

7. artikulua. Egoiliarren bereizgarria

Oro har, etxebizitza bakoitzeko hiru egoiliar-txartel eman ahal izango dira. Hala ere, Udalak mugikortasun urria edo bestelako arazo bereziak direla-eta bertakoentzako aparteko bereizgarriak eman ditzake.

Bertakoentzako bereizgarria emateak dagokion Ordenantza Fiskalean ezarritako tasa sorraraziko du

Zarauzko Udalak emango ditu bertakoentzako bereizgarriak, eta horien balioa zerbitzua indarrean dagoen urtealdikoa izango da. Bereizgarria emateko baldintza hauek bete beharko dituzte ibilgailuek:

Ibilgailuaren titularra Zarautzen erroldatutako pertsona fisikoa izatea eta dagokion zonan (eta 1 zonaren barruan, dagokion sektorean) inskribatutako etxean bizitzea.

Horretarako ibilgailuaren jabetzat hartuko da Probintziako Trafikoko Buruzagitzak emandako zirkulazioko baimenean jasotzen dena.

Ibilgailua Zarauzko Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren erroldan alta emanda egotea eta aurreko ataletan adierazitako titulartasuna eta helbidea bat etortzea. Gainera zerga hori ordainduta eduki beharko da.

Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero hori ordainduta izatea. Arau hau etxebizitza bereko ibilgailuei aplikatuko zaie, baldin horren titulartasun-aldaketarik gertatu ez bada.

Dagokion Ordenantza Fiskalean bertakoentzako bereizgarria lortzeko jarritako tarifa ordaintzea.

10. artikulua. Udaldiko bereizgarria

Udaldian herrira etortzen diren pertsonek euren etxebizitza (jabetzakoa edo alokatua) aparkaleku-zerbitzu arautua duen ingururen batean badute, zona arautuan aparkatzeko baimena emango dien bereizgarria lortu ahal izango dute, tiketa erosi beharrik gabe eta aparkatzeko denbora mugarik gabe.

Bereizgarri hori une horretan indarrean dauden ordenantza fiskalen arabera baimendu daitekeen ibilgailu kopururako izango da, eta urte bakoitzeko ekainaren 15etik irailaren 15era bitarteko balioa izango du. Bereizgarri hori emateko herrian 15 egun baino gehiago pasatu behar dira.

Bereizgarri hori lortu nahi duten pertsonek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

Araututako zonaren (edo, bestela, sektorearen) mugapean inskribatuta dagoen etxebizitza baten jabe edo errentari izatea.

Ibilgailuaren jabe izatea.

Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.

Udaldiko bereizgarria lortzeko dagokion Ordenantza Fiskalean jarritako tarifa ordaintzea.

Ez zaie udaldirako aparkatzeko bereizgarririk emango, TAO zonan aparkatzeko baimena duten ibilgailuen titularrekin batera herriko etxebizitzetan udaldia pasatzen duten pertsonei.

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.