Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezintasun egoeran dauden pertsonentzako txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuan uzteko txartela.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako aldeko irizpena lortu duten zarauztarrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 7 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, erregistratzea (horretarako eskaneatu ere).
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Sailari bidaltzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Udaltzaingoko zinegotzi-ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Txartela bost urtetik behin berritu behar da. (Baldin eta balorazioak beste epe bat aipatzen ez badu).

      Baimena guztiz pertsonal eta besterezina da, eta jabea ibilgailuan doanean edo ibilgailua ezinduak eramaten duenean bakarrik erabil daiteke.

      Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik eta agirintza eskudunak (udaltzaingoko agenteak) azter dezan, halaxe eskatu badu.

      Txartela baliozko izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenak kontutan izanik:

      Oinezkoentzako aldeak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak.

      Gelditzea debekatuta dagoen lekuak.

      Ibiak edo larrialdiko irteerak ixten dituzten lekuak.

      Zirkulazio erraiak murrizten dituzten eremuak (“bigarren ilara”)

      Tao sistemako errotazio handiko guneak.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Txostena eskatu Gizarte Zerbitzura.
      • Biztanle erroldan kontsulta egin
      • Txartela prestatu eta zinegotzi-ordezkariaren sinadura jaso.
      • Txartel berria fotokopiatu, jasotzeko
      • Entregatu (jaso izanaren sinadura eskatu)

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.