Hileroko azoka

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zarautzen hileroko ferian saltzeko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak betetzen dituzten 18 urtetik gorako edozein pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Hileroko azoka: eskabidea
  • Argazki bat (koloretan)
  • Fotokopia konpultsatuak:
    • NAN edo baliokidea
    • JEZen alta (IAE impuesto actividades economicas)
    • Autonomoen azken ordainagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060301 - Udal erabilera publikoko lurretan: Postuak, barrakak, saltokiak
      Hileko feria, egunean metro lineal bakoitzeko3,99
      Salmenta-postuak San Pelaion, jaiegunetan, postuko eta eguneko39,05
      Feriako atrakzioak, m2ko eta hileko, edo dagokion frakzioa24,60
      Txurro-denda, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa58,61
      Kantinak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa117,46
      150 m2-tik gorako zirkuak eta ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,13
      150 m2 arteko ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,18
      Izozki, gozoki, gaztaina eta abarren postuak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa54,07
      Produktuen erakusketa, salmenta edo erakustaldiak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa7,34
      10 m2-tik gorako okupazioko ekitaldi publikoak, baita politikoak ere, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioko3,70
      Eskolak eta kirol materialaren alokairua, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa9,85
      Loteria kioskoak112,48
      Artisautza Azoka: Zarauzko artisauak60,09
      Artisautza Azoka: kanpoko artisauak241,96
      Aurreko epigrafeetan zehaztu gabeak, m2-ko eta eguneko, edo dagokion frakzioa11,79

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea, eskaneatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Udaltzaingoari bidaltzea izapidetzeko.
      • Tokiko gobernura bidali erabakitzeko: hauek onartzen dutenean, udaltzaingora eta errentetara bideratzen dute.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Azaroan izaten da apuntatzeko epea. Abenduaren lehenengo hamabostaldian zozketa eta tokiko gobernuak erabakitzen du bakoitzari ze postu eman. Urtarrileko feriatik hasi eta urte guztirako postua hori izango duelarik.

      Zozketa egin ondoren, norbait apuntatzen baldin bada eta postuak libre baldin badaude, eskaera egin eta hileroko azoka izateko 15 egun baino gehiago gelditzen badira, feria aurreko tokiko gobernuak erabakitzen du eta feria horretarako denbora ematen du. Bestela hurrengo hileko azokarako hartuko du erabaika tokiko gobernuak.

      Posturik ez balego libre, itxaron zerrendan apuntatzen zaio.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Agiriak indarrean daudela eta baliozkoak direla egiaztatzea
      • Tokiko gobernuaren erabakia eta salmentaren zenbakia jakinaraztea interesdunari.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.