Alde zaharreko sarbideak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko proiektuaren baitan, sarbide-sistema jarri zen, kamara eta semaforo bidez kontrolaturiko guneekin. Semaforoa gorrian egongo da 24 ordutan eta ezingo du inork igaro, baimenduak izan ezik.

Baimenduak: alde-zaharreko bizilagunek bonoak eskuratu beharko dituzte sartu ahal izateko, gehienez 20 minutuko 6 sarrera egiteko. Beste baimen bereziren bat behar izanez gero, baimen “puntuala” eskuratu beharko dute..

NORK ESKA DEZAKE?

Bizilagunak: alde zaharreko planoan, kolorez markatutako kaleetan bizi diren auzotarrek.

Zamalanak/Gremioak/Besteak: aparteko beharrik izanez gero, behar hori ongi justifikatu beharko da, eta eskaeraren inguruko erabakia hartuko du udalak. Aldez aurretik baimen “puntuala” eskuratu behar da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailea eta ibilgailua helbide berean erroldatuta egotea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria erregistratzea (horretarako eskaneatu ere).
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Sailari bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Udaltzaingoko zinegotzi-ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Geroagoko tramiteen laburpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.