Bide publikoan jarduerak baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jabari publikoa edo gune irekiak okupatzeko udal lizentzia, espazio horietan oholtza, karpak, instalazio gehigarriak behar dituzten jarduerak egiteko (ura, argia, zabor-edukiontziak).

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doakoa da, irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoak badira eta jarduera irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzeko bada.

          Gainerakoetan, ordenantza fiskaletan jarritakoa ordainduko da (bide publikoaren okupazioa).

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskabide-orria eta agiriak jaso eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          • Eskaera Parekidetasun departamentura bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          PAREKIDETASUNA - PAREKIDETASUNA

          OHARRAK

          Jarduera egin baino 15 egun lehenago gutxienez egin beharko da eskaera.

          Eskaera epez kanpo egiten bada, salbuespen gisa onartuko da aurreneko aldian; baina eskatzaileari irregulartasunaren berri emango zaio idatziz, eta jakinaraziko zaio aurrerantzean ez dela epez kanpoko eskaerarik onartuko.

          Fidantza eta aseguru-poliza eskatuko da. Dagokion ekitaldiaren arabera, kopuruak aldatuko dira.

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Teknikariak txostena egin.
          • Hala badagokio, Jaiak eta Ekitaldiak departamentura bidali, material erreserba egiteko.
          • Hala badagokio, Herrilan Departamentura bidali, txostena egiteko, baldintzak jartzeko...
          • Hala badagokio, Udaltzaingo Departamentura bidali, jakinaren gainean jartzeko edo txostena egiteko.
          • Ebazpen proposamena egin.
          • Alkateak edo izendatutako organo eskudunak ebatzi.
          • Interesdunari jakinarazi.
          • Fidantza jarri.
          • Ekitaldia bukatu ondoren, txosten teknikoak egin.
          • Fidantza itzuli.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Hezkuntza eta berdintasuna

          Fitxategiaren xedea: Partaidetza irakaskuntzako programazioan eta derrigorrezko eskolatzearen zaintza, bai eta haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko zentro publikoen eraikinen kontserbazioa, mantenimendua eta zaintza. Genero berdintasunaren eta ekitatea sustatzeko politiken antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.