Bide publikoan jarduerak baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Interes nabarmeneko kultur, kirol, arte edo jai-giroko jardueretarako jabari publikoa edo gune irekiak okupatzeko ematen den udal lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Materiala laga eta jabari publikoa erabiltzea
  • Jardueren programa: egingo diren jardueren zerrenda eta horien deskribapen zehatza, datak eta ordutegiak eta instalazioak (eszena, karpak, ura, argia…).
  • Planoa, kokapena eta okupazioa adierazteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        • Doakoa da, baldin eta eskatzailea irabazi-asmorik gabeko elkartea edo entitatea bada eta Eusko Jaurlaritzako edo Zarauzko Udaleko elkarteen erregistroan izena emanda badago.
        • Bestalde, eskatzailea pertsona fisikoa bada, eta jarduera irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzeko bada, arloko zinegotziak bide publikoaren erabileragatik ordaindu beharreko tasa ez ordaintzea proposatuko da.
        • Gainerako kasuetan, ordenantza fiskaletan jarritako kopuruak ordainduko dira (bide publikoaren okupazioa).

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        1- Jaiak eta Ekitaldiak saileko arduradunarekin hitz egin eta pasa eskaera orria, horekin bi gauza lotu:

        • Egun eta leku horretan ekitaldia egin daitekeen (bere sailak du azken hitza).
        • Eskatzen duten materialaren erreserba egin.

        2- Teknikariaren txostena, edukia:

        3- Espedientea Herrilanera pasa, beraiek txosten teknikoa egin dezaten.

        4- Bitartean, beste departamenturen bat ere tartean badago eskera orria ere hara bidali beraiek dagokion txostena egin dezaten.

        5- Akordio proposamena.

        6- Alkatetzaren dekretua.

        7- Aseguru poliza eta Fidantzaren diru-sarrera eskatu antolatzaileei.

        8- Dena behar bezala joan bada teknikariak txostena egingo du antolatzaileari fidantza itzultzeko.

        9- Fidantza bueltatzeko espedientea kontuhartzailetzara pasa.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.