Bide publikoan jarduerak baimentzea (txosnak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herriko jaietan (San Pelaio + Euskal Jaiak) espazio publikoan txosnak edo bestelako instalazioak jartzeko prozedura.

NORK ESKA DEZAKE?

Beren jarduera Zarauzko udalerrian garatzen duten irabazi-asmorik gabeko kultur, kirol zein gizarte izaerako erakundeek, taldeek edo elkarteek eskatu ahal izango dute txosnak jartzeko baimena, legalki eratuta badaude eta dagokion IFK badute. Salbuespenez, baldintza horiek betetzen ez dituzten erakundeak onartu ahal izango dira, betiere zeregin sozial bat betetzen dutela ulertzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Jaiak eta Ekitaldiaketara bidali, tramitazioak jarrai dezan.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK - JAIAK ETA EKITALDIAK

        OHARRAK

        Eskatzaileak ez du Udalarekin zorrik izango.

        Jardueren urteko programa eta dagokion aurrekontua eduki beharko dituzte talde edo elkarte eskatzaileek.

        Txosna-barrutiaren kokalekuaren eta txosnen tamainaren arabera erabakiko da gehienez ere zenbat txosna jarri. Leku arazoagatik zenbatekoa mugatuz gero, urtean zehar banaketa homogeneo bat egin beharko da, Udalak aldez aurretik jai desberdinetarako baimendutako eskatzaileen artean. Txosna-barrutian aniztasuna bermatzeko, ahaleginak egingo dira txosna-taldea osatzen duten arlo desberdinak (kultura, kirola eta gizartea) aldi bakoitzean egoki ordezkatuta egon daitezen.

        Proposamen horien iraupena urte naturalekoa izango da, eta urtero berrituko da udalerriko kultur, kirol eta gizarte mailako talde guztiei deialdia eginda.

        Jaiak eta Ekitaldiak proposatu ondoren Udalak ebatziko ditu aurkeztutako eskabideen esleipenak eta gai horren inguruko beste edozein kontu.

        Instalazio eta funtzionamendu baldintzak:

        • Baldintza teknikoak, segurtasunekoak eta higieniko-sanitarioak, araudi honetan eta 4/1995 Legean oro har deskribatutakoak izango dira.
        • Lizentzian zehaztuko dira txosnak irekitzeko tokia, egunak eta ordutegia.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txosten teknikoa egin (gaiaren arabera Herrilan, Hirigintza, Udaltzaingoa, Ingurumena...)
        • Fiskalizazioa, fidantza.
        • Dekretua egin eta interesdunari jakinarazi.
        • Jarduera egin ondoren:
        • Fidantza ofizioz itzuliko da
        • Txostena egin (Herrilan, Udaltzaingoa...)
        • Jaiak eta Ekitaldiak txostena egin
        • Fiskalizazioa
        • Ordainketa

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Turismoa, jaiak eta ekitaldiak

        Fitxategiaren xedea: Herriko turismoaren kudeaketa eta sustapena, eta establezimendu publikoen eta jolas jardueren eta jaien eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Detektatu gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.