Bide publikoa erabiltzeko eskaera - Ińurritzako erromerian salmenta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

San Pelaio eta Euskal Jaitan Iñurritzan egiten den erromerian postua jartzeko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Materiala laga eta jabari publikoa erabiltzea
  • Zerga-betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria (Ogasun Ordezkaritzak emandakoa) edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (aurreko urtekoa).
  • Erantzukizun zibileko aseguru-poliza (150.250 euro artekoa)
  • Gizarte Segurantzaren agiria
  • 150,25 euroko fidantza eratu dela ziurtatzeko agiria
  • Postu bakoitzeko tasa ordaindu izanaren agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        060301 - Udal erabilera publikoko lurretan: Postuak, barrakak, saltokiak
        Hileko feria, egunean metro lineal bakoitzeko3,99 €
        Salmenta-postuak San Pelaion, jaiegunetan, postuko eta eguneko39,05 €
        Feriako atrakzioak, m2ko eta hileko, edo dagokion frakzioa24,60 €
        Txurro-denda, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa58,61 €
        Kantinak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa117,46 €
        150 m2-tik gorako zirkuak eta ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,13 €
        150 m2 arteko ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,18 €
        Izozki, gozoki, gaztaina eta abarren postuak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa54,07 €
        Produktuen erakusketa, salmenta edo erakustaldiak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa7,34 €
        10 m2-tik gorako okupazioko ekitaldi publikoak, baita politikoak ere, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioko3,70 €
        Eskolak eta kirol materialaren alokairua, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa9,85 €
        Loteria kioskoak112,48 €
        Artisautza Azoka: Zarauzko artisauak60,09 €
        Artisautza Azoka: kanpoko artisauak241,96 €
        Aurreko epigrafeetan zehaztu gabeak, m2-ko eta eguneko, edo dagokion frakzioa11,79 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Jaiak eta Ekitaldiaketara bidali, eskaera guztien baldintzak betetzen direla frogatzeko eta akordioa egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK - JAIAK ETA EKITALDIAK

        OHARRAK

        Eskatutako jaiei edo jarduerei dagokien egune(ta)rako balioko du baimenak.

        Tradiziozko erromeria batean ohikoak diren gaiak salduko dira: erroskilak, litxarreriak, gozokiak, globoak eta antzekoak. Debekatuta daude bestelako gaiak, eta Udaltzaingoak konfiskatu ahal izango ditu. Salbuespenez eta kasu berezietan, produktu tradizionalak eta jaiarekin nahiz jarduerarekin zerikusia duten produktuak saltzen utziko da. Kasu horietan guztietan, janariak baimendutako establezimenduetakoak izango dira, eta janariekin batera eraman beharreko merkataritza-dokumentuen bidez justifikatu beharko da hala direla; jakiak eurek egiten badituzte, berriz, osasun-erregistroko zenbakia edo dagokion osasun-baimenaren zenbakia erakutsi beharko dute.

        San Pelaiotan ezarritako fidantza baliagarri izango da Euskal Jaietarako, Jaiak eta Ekitaldiak egindako txostenak hala badio.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Eskaerak jaso
        • Baldintza guztiak bete dituztela ziurtatu.
        • Postuak banatu
        • Akordio proposamena
        • Dekretua + jakinarazpena
        • Jarduera egin ondoren:
        • Fidantza itzultzeko akordio-proposamena (ofizioz)
        • Jaiak eta Ekitaldiak txostena egin
        • Fiskalizazioa eta ordainketa

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Turismoa, jaiak eta ekitaldiak

        Fitxategiaren xedea: Herriko turismoaren kudeaketa eta sustapena, eta establezimendu publikoen eta jolas jardueren eta jaien eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Detektatu gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.