Bide publikoan jarduerak baimentzea (San Pelaio eta Euskal Jaietako barrak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Establezimenduen kanpoaldean barrak jartzeko lizentzia, jaietan (San Pelaio, Euskal Jaiak eta auzoetako jaiak) edo bestelako ekitaldiak egiten diren zonetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doakoa (ostalaritzako lokalak beladorea ordaintzen badu)

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Jaiak eta Ekitaldietara bidali, tramitazioak jarrai dezan.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK - JAIAK ETA EKITALDIAK

        OHARRAK

        Eskatzaileak ez du Udalarekin zorrik izango.

        Bete beharreko baldintzak:

        • Jaiak ospatzen diren zonako establezimenduek honako hauek ziurtatu beharko dituzte: araudi aplikagarri guztiak betetzen dituztela, Udalarekin dituzten zerga-betebeharrak ordainduta daudela eta segurtasun eta larrialdietako zerbitzu publiko guztien irisgarritasuna bermatzen dutela.
        • Salmahaiek okupatuko duten gunea pribatua izanez gero, orduan jabearen baimena aurkeztu beharko da.
        • Udalak hondakinen kudeaketa jasangarriaren alde egindako apustua dela-eta, ezingo da plastikozko edalontzi ez itzultzekorik erabili. Beraz, edalontzi berrerabilgarriak bakarrik baimenduko dira. Baldintza hori derrigorrezkoa da, eta betetzen ez bada zuzenean fidantza kenduko da. Antolatzaileak bermatuko du horien higienea.
        • Establezimenduko zerbitzu higieniko-sanitarioak jendearentzat irekita eta garbi egon beharko dira. Beharrezkoa bada, garbiketa areagotu egin beharko da.
        • Bide publikoa garbitu egin beharko dute, erabili aurretik zegoen bezala utzi arte.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txosten teknikoa egin (gaiaren arabera Herrilan, Hirigintza, Udaltzaingoa, Ingurumena...)
        • Jaiak eta Ekitaldiak ebazpena prestatu
        • Dekretua egin eta interesdunari jakinarazi.
        • Jarduera egin ondoren:
        • Fidantza itzultzeko eskatu
        • Txostena egin (Herrilan, Udaltzaingoa...)
        • Jaiak eta Ekitaldiak txostena txostena egin
        • Fiskalizazioa eta ordainketa

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Turismoa, jaiak eta ekitaldiak

        Fitxategiaren xedea: Herriko turismoaren kudeaketa eta sustapena, eta establezimendu publikoen eta jolas jardueren eta jaien eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Detektatu gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.