Material - eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Materiala (hesiak, aulkiak, oholtza, etab.) eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan (eskatzea doan da, materiala ez da kobratzen, baina garraioa eta muntaketa bai)

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jaso
        • Sarrera erregistrora eraman eta kopia itzuli interesdunari.
        • Dagokien sailetara bideratu:
          • Leku pribatuan erabiltzeko bada, Jaiak eta ekitaldiak departamentura bideratu
          • Leku publikoan erabiltzeko bada edo/eta baimen-eskaera batekin lotuta badago, dagokien sailetara bideratu.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Departamentuburuak eta zinegotzi arduradunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK - JAIAK ETA EKITALDIAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Turismoa, jaiak eta ekitaldiak

        Fitxategiaren xedea: Herriko turismoaren kudeaketa eta sustapena, eta establezimendu publikoen eta jolas jardueren eta jaien eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Detektatu gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.