MODELO aretoa erabiltzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Modelo Aretoan jarduera kultural edo ludikoak antolatzeko baimena kudeatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          080611 - Kultur zerbitzu eta instalazioen erabilera: Modelo aretoaren erabilera
          Eguneko tarifa151,35
          080612 - Kultur zerbitzu eta instalazioen erabilera: Modelo aretoko zerbitzuak
          Aretozaina eta oinarrizko lanak*, 4 ordu edo frakzioa121,10
          Aretozaina eta oinarrizko lanak, ordu gehigarria30,25
          Sarreren salmenta, 2 ordu edo frakzioa50,45
          Sarreren salmenta, ordu gehigarria25,25
          Atezaina, 2 ordu edo frakzioa50,45
          Atezaina, ordu gehigarria25,25

          Modelo aretoa erabiltzeagatik prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egongo dira honako hauek: irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeak (Eusko Jaurlaritzako edo Zarauzko Udaleko erregistroan inskribatuta daudenak) eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoen taldeak (38/2003 Legeko 11. artikulua).

          *Oinarrizko zerbitzuak:

          - Instalazioa ireki/itxi

          - Berogailua piztu/itzali

          - Oinarrizko soinua eta argia erabiltzea

          - Udalaren proiektagailu digitalarekin proiekzioa + soinua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          • Kultura Departamentura bidali, tramiteak jarrai dezan.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA - KULTURA

          OHARRAK

          ESKABIDEA, IDATZIZ, 30 EGUN LEHENAGO

          Modelo Aretoa erabili ahal izateko, idatziz egin beharko da eskaria, ekitaldi eguna baino gutxienez 30 egun lehenago. Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuan nahiz www.kulturazarautz.eus web-orrian eskuratu ahal izango den inprimakia bete beharko da horretarako.

          ERAKUNDEKO ARDURADUNA

          Inprimakian eskatzen diren datu guztiak bete beharko dira. Ezinbestekoa izango da erakunde eskatzailearen arduradunaren eta aretoan presente egongo den pertsonaren izenak adieraztea. Azken hori izango da aretoaz arduratzen diren langileekiko solaskidea.

          BALIABIDE TEKNIKOAK

          Bai eskabidean bertan, bai eranskin batean, ekitaldirako behar diren baliabide teknikoak adierazi beharko dira (aretoak zer aukera eskaintzen dituen kontuan izanik):

          Materiala:

          • kamerinoak
          • soinu tresneria
          • argiztapen tresneria
          • mikrofonoak
          • mahaiak, aulkiak, atrilak
          • proiektorea
          • beste batzuk

          Pertsonala:

          • zamalanak
          • ikusleak bertaratzea (atea)
          • sarrera salmenta (leihatila)
          • teknikaria (argia/soinua)

          SARREREN PREZIOA (baldin badago)

          ORDUTEGIA

          Ekitaldiaren ordutegia eta muntatze eta desmuntatze lanak noiz hasiko diren adierazi beharko da.

          LAGAPENAREN EDO ALOKAIRUAREN BAIEZTAPENA

          Modelo Aretoa erabiltzeko eskabideak onetsi nahiz ezeztu, guztiei erantzungo die Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuak. Halaber, aretoa erabiltzeko baldintza eta xehetasunen berri emango dio, idatziz, eskabidea egin duenari.

          ERAKUNDEAREN IZENPEA

          Eskabidea izenpetu egin beharko da, eta bertan adieraziko da araudia ezagutu, ontzat hartu eta errespetatzeko konpromisoa hartzen dela.

          KUOTAK ORDAINTZEA

          Modelo Aretoa erabiltzeko, lagapenaren edo alokairuaren tasa eta erabiliko den materiala ordaindu beharko dira. Aldez aurretik egin beharko da ordainketa, Zarauzko Udalaren kontuan.

          ORDUTEGIAK

          Ordu hauetan erabili ahalko da antzokia:

          • Goizez: 9:00etatik 14:00etara
          • Arratsaldez: 16:00etatik 00:30etara, ikusleentzat.
          • Egun osoz: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:30era, ikusleentzat.

          ERABILERA-ARAU OROKORRAK

          Aretoa erabiltzeko baimena eman ondoren, Udaleko Kultura Departamentua eskatzailearekin harremanetan jarriko da behar diren puntuak zehazteko.

          Udaleko Kultura Departamentuak zehaztuko du zenbat teknikari eta aretozain behar diren ikuskizuna egiteko (ezaugarri teknikoak aintzat hartuta). Beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik argien planoa eta behar teknikoak adieraztea.

          Aretoaren edukiera ezingo da inondik ere gainditu (230 pertsona ikuskizunetan, eta 420 zine-emanaldietan). Hori dela-eta, nahitaezkoa izango da jardueraren antolatzaileek sarrerak edo gonbidapenak banatzea.

          Ekitaldiak ezingo dira grabatu, horretarako baimena eskuratu ezean. Baimena eskuratzen bada, adierazten diren lekuetatik egingo dira grabazioak, ikusleei enbarazurik egin gabe.

          Kultura Departamentuaren baimena beharko da arau hauetan edozein salbuespen egiteko.

          ESKATZAILEAREN BETEBEHARRAK

          Aretoan egingo den ekitaldiari buruzko iragarki guztietan adierazi beharko da Zarauzko Udalaren laguntza izan duela.

          Mezu idatziei dagokienez (kartel, esku-orri, prentsa-iragarki, sarrera-txartel eta gonbidapen, liburuxka, gutun, deialdi, ohar eta gisakoak), euskaraz edo hi hizkuntza ofizialetan idatzi eta zabalduko dira (euskaraz eta gaztelaniaz). Elebitan egiten badira, euskarari emango zaio lehentasuna, bai kokalekuan (euskarazkoa gaztelerazkoaren gainean) bai neurrian. Udaleko Euskara Zerbitzura jo ahal izango da laguntza behar izanez gero.

          Ahozko komunikazioetan (aurkezleak, hizlariak, irakasle/monitoreak, bozgorailuetako mezuak, irratietakoak, jarritako musika...) euskara hutsa erabiltzera joko da. Bi hizkuntza ofizialak erabili behar izanez gero, euskarari lehentasuna emango zaio, eta mezua errepikatzen denean, gaztelerazkoa baino gutxienez bi aldiz gehiago erabiliko da euskarazkoa.

          Aretoaren edukiera errespetatu eta segurtasun arauak bete beharko ditu, bereziki sua erabiltzeari buruz eta ate, korridore eta larrialdi irteerak oztopatzeari buruz.

          Eskatzailea arduratuko da aretoa erabiltzearen ondorioz sortzen diren erreklamazioak erantzuteaz.

          ERABILTZAILE MOTAK

          Hiru erabiltzaile maila finkatzen dira:

          • Kultura Departamentua edo gainerako udal departamentuak
          • Bidelagunak (Kultura Departamentuak onartutakoak)
          • Beste batzuk

          Kultura Departamentuak edo gainerako udal departamentuek eta fundazioek ez dute erabilpen tasarik ordainduko.

          Erabiltzaile motaren arabera, tasa ordaintzetik salbuesteko eskubidea izango dute Udalarekin lankidetzan aritzen diren elkarte, erakunde eta eragileek, baldin eta horien helburuak lortzeko jarduerak badira.

          Dena den, salbuespen hori aplikatu arren, gainerako gastuei aurre egin beharko diete.

          UDALAREN ERANTZUKIZUNA

          Udalak ez ditu zuzentzen aretoan egingo diren jarduerak eta ez du haiekin ados dagoela adierazten ere. Erabiltzaileek ez dute Udalarekiko inongo menpekotasunik, eta Udalak ez du erantzungo, ez zuzenean ez subsidiarioki, aretoan gertatzen diren kalte-galera material, pertsonal edo moralengatik.

          ASEGURU-POLIZA

          Erabiltzaile bakoitzak aseguru-poliza bat kontratatuko du lagapenak dirauen denborarako. Honako hauek estaliko ditu polizak: aretoan uzten diren ondasunen lapurreta, suteak eta antzeko arriskuak eta erabiltzaileek hirugarrenei eragindako kalte-galeren erantzukizun zibila. 150.000 eurokoa izango da estali beharreko gutxieneko kopurua.

          FIDANTZA

          Jarduera egin aurretik 150 euroko fidantza jarri beharko du, zehazten diren betebeharren aurrean erantzuteko.

          SEGURTASUN ARAUAK

          Segurtasun neurri bezala, ez da jende multzo handia bilduko duen jarduerarik egingo aretoan, eta indarrean dauden segurtasun arauak bete beharrekoak izango dira. Aretoaren gehienezko edukiera: 200 lagun.

          Ez da material arriskutsurik gorde edo erabiliko lokaletan (material suharbera, etab.), erabiltzaileek jarduerak egiterakoan segurtasun neurriak bete ditzaten.

          Guztiz debekatua dago tabakoa saldu eta erretzea, areto publikoei dagokien araudiaren arabera.

          Adin txikiko gazteek aretoa erabiltzen dutenean, guztiz debekatua dago edari alkoholdunak gorde, saldu eta edatea, areto publikoei dagokien araudiaren arabera.

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Irizpena (Kultura zinegotzia)
          • Jarduera

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

          Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.