Bide publikoan jarduerak baimentzea: Zirkua jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zirkua jartzeko baimen eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Lizentzia emateko honako agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Teknikari eskudunak egindako agiria; bertan, instalazioaren eta jardueraren edukiera erreala eta ezaugarriak definituko dira, eta gainera sutea gertatuz gero zein segurtasun neurri hartuko diren ere adieraziko da.

Baimena lortu ondoren eta muntaketa egin baino lehen:

  • Zuzendaritzaren orria konpultsatuta (jatorrizkoa edo fotokopia). Bertan adieraziko da teknikariak bere gain hartzen duela zirkuaren eta haren instalazioen muntaketaren zuzendaritza, bai eta gauzatu baino lehenagoko jarduerak ere (argiteria, berokuntza eta aireztapena, elektrizitatea, suteen kontrako neurriak, etab.).

Instalaziorako baimena lortu ondoren, eta muntaketa bukatu eta jarduera hasi baino lehen, ondorengoa jasota egongo da espedientean:

  • Teknikariak sinatutako ziurtagiria (jatorrizkoa), non jasota geratuko den karpen, harmailen eta instalatutako beste egiturazko elementu batzuen segurtasuna eta sendotasuna.
  • Zuzendaritzaren azken ziurtagiria (jatorrizkoa), non ziurtatuko den zirkuaren eta bere instalazioen muntaketa baimendutako dokumentazio teknikoaren arabera egin dela.
  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoen ziurtagiriak (jendearen gunea), baimendutako instalatzaileak edo, bestela, teknikari eskudunak sinatutakoak eta Industriak baimendutakoak (Eusko Jaurlaritza).
  • Instalazio termikoaren ziurtagiria, baimendutako instalatzaileak edo, bestela, teknikari eskudunak sinatutakoa eta Industriak baimendutakoa (Eusko Jaurlaritza).
  • Erantzukizun zibileko aseguru-poliza (titularren izenean), lokalaren egoeragatik, bere instalazio edo zerbitzuengatik eta bertako langileek egindako jardueragatik jendeari sortutako kalteak babestuko dituena.
  • Jardueran jarrita dauden suteen kontrako gailuen azken ikuskapenaren ziurtagiria, mantentze-lanetako enpresak egindako dokumentazio teknikoaren araberakoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        060301 - Udal erabilera publikoko lurretan: Postuak, barrakak, saltokiak
        Hileko feria, egunean metro lineal bakoitzeko3,99
        Salmenta-postuak San Pelaion, jaiegunetan, postuko eta eguneko39,05
        Feriako atrakzioak, m2ko eta hileko, edo dagokion frakzioa24,60
        Txurro-denda, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa58,61
        Kantinak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa117,46
        150 m2-tik gorako zirkuak eta ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,13
        150 m2 arteko ikuskizunak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa0,18
        Izozki, gozoki, gaztaina eta abarren postuak, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa54,07
        Produktuen erakusketa, salmenta edo erakustaldiak, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioa7,34
        10 m2-tik gorako okupazioko ekitaldi publikoak, baita politikoak ere, eguneko eta m2-ko, edo dagokion frakzioko3,70
        Eskolak eta kirol materialaren alokairua, m2-ko eta hileko, edo dagokion frakzioa9,85
        Loteria kioskoak112,48
        Artisautza Azoka: Zarauzko artisauak60,09
        Artisautza Azoka: kanpoko artisauak241,96
        Aurreko epigrafeetan zehaztu gabeak, m2-ko eta eguneko, edo dagokion frakzioa11,79

        • Okupatutako zoru publikoaren arabera ordenantza fiskalak ezarritakoa.
        • Okupatuko duten gunea pribatua izanez gero, orduan jabearen baimena aurkeztu beharko da. Kasu horretan ez da tasarik ordainduko.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Kultura Departamentura bidali, tramitazioak jarrai dezan.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        • Eskatzaileak ez du Udalarekin zorrik izango.
        • Instalazioa egin aurretik 1.500 euroko fidantza eratu beharko du, baimen honetan zehazten diren betebeharren aurrean erantzuteko.
        • Gutxienez ere 1.200.000 euroko erantzukizun zibila estaltzen duen asegurua aurkeztu beharko du.
        • Instalazioak okupatuko duen gunea pribatua izanez gero, orduan jabearen baimena aurkeztu beharko da.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Irizpena (Kultura Batzordea edo zinegotzia)
        • Herrilan, Udaltzaingo, Hirigintzako... txostena
        • Fiskalizazioa
        • Akordio proposamena
        • Dekretua + jakinarazpena
        • Fidantza itzultzeko eskaera
        • Herrilan, Udaltzaingo, Hirigintzako... txostena
        • Fiskalizazioa
        • Akordio proposamena
        • Dekretua+Jakinarazpena
        • Diruzaintza. Fidantza itzultzea

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.