Bide publikoan jarduerak baimentzea. Artisautza produktuen salmenta-postuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan artisautza produktuak saltzeko postua jartzeko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Zarautzen erroldatutako edozein artisauk (gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin) edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Artea eta artisautza sustatzeko asmoz, artisautzako produktuak saltzeko gune bat egokituko da (Ipar kalea, Kale Nagusia, Barren plaza edo Udalak erabakitzen duen beste bat). Kasu horretan, lurzoru publikoa doan lagako da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Kultura Departamentura bidali, tramitazioak jarrai dezan.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Gune horretan dagoen lekuaren arabera erabakiko da zenbat lizentzia eman.

        Bete beharreko baldintzak:

        • Herriko artista eta artisauak sustatze aldera, eskaera eguna baino hiru hilabete lehenagotik Zarauzko udalerrian bizi direla egiaztatzen duten artistek eta artisauek eskatu ahal izango dute baimena. Leku arazorik ez badago, baldintza hori bete gabe eman ahal izango dira lizentziak. Leku arazoak badaude, ordea, Zarauzko artistek izango dute lehentasuna, izendatutako tokia okupatzeko.
        • Artistek egindako arte- eta artisau-lanak bakarrik saldu ahalko dira. Berariaz debekatzen da produktuen birsalmenta. Artisauek “Artisau Agiria” aurkeztu beharko dute, eurek egindako artisau-lanak direla egiaztatzeko (Foru Aldundia. JAKINTZAREN ETA ENPRESA JARDUERAREN SUSTAPEN zerbitzua. Marisa Gabilondo 943 112287)

        Salmenta-postuak leku hauetan egongo dira:

        • Udan: Ipar kalean
        • Neguan: Kale Nagusian eta, eguraldi txarra izanez gero, Barren plazan.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Irizpena (Kultura Batzordea edo zinegotzia)
        • Akordio proposamena
        • Dekretua + jakinarazpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.