Bide publikoan jarduerak baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Interesdun batek kultur edo aisialdiko jarduerak antolatzeko jabari publikoa edo gune irekiak okupatzeko udal lizentzia, espazio horietan oholtza, karpak, instalazio gehigarriak... behar dituzten jarduerak egiteko (ura, argia, zabor-edukiontziak).

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Materiala laga eta jabari publikoa erabiltzea
  • Jardueren programa: egingo diren jardueren zerrenda eta horien deskribapen zehatza, datak eta ordutegiak, eta instalazioak (eszenatokiak, karpak, ura, argia…).
  • Planoa (kokapena eta okupazioa adierazteko)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        • Doakoa da, irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoak badira eta jarduera irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzeko bada.
        • Gainerakoetan, ordenantza fiskaletan jarritakoa ordainduko da (bide publikoaren okupazioa).

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera Kultura departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        • Jarduera egin baino 15 egun lehenago gutxienez egin beharko da eskaera.
        • Eskaera epez kanpo egiten bada, salbuespen gisa onartuko da aurreneko aldian; baina eskatzaileari irregulartasunaren berri emango zaio idatziz, eta jakinaraziko zaio aurrerantzean ez dela epez kanpoko eskaerarik onartuko.
        • Fidantza eta aseguru-poliza eskatuko da. Dagokion ekitaldiaren arabera, kopuruak aldatuko dira.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Teknikariak txostena egin.
        • Hala badagokio Jaiak eta Ekitaldiak departamentura bidali, material erreserba egiteko.
        • Hala badagokio Herrilan Departamentura bidali, txostena egiteko, baldintzak jartzeko...
        • Hala badagokio Udaltzaingo Departamentura bidali, jakinaren gainean jartzeko edo txostena egiteko.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Alkateak edo izendatutako organo eskudunak ebatzi.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Fidantza jarri.
        • Ekitaldia bukatu ondoren, txosten teknikoak egin.
        • Fidantza itzuli.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.