Jardueren titulartasun aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera edo negozio baten titulartasun eskualdaketa Udalari jakinaraztea, Udalak jakiteko zein den jarduera horren ardura duena

NORK ESKA DEZAKE?

Lizentziaren eskualdaketan parte hartzen duten pertsonek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Komunikazioa: Titulartasun aldaketa
  • Titular berriaren NAN, Sanitate-baimenaren kopia (titular berriaren izenean) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren fotokopia. Irekitze- edo jarduera-lizentziaren titularraren sinadura lortzen ez bada, lizentziaren eskualdatzea legez egin dela frogatzeko agiria (herentziaren banaketa, lokalaren salerosketaren eskritura, lokalaren alokairu-kontratua...)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • HIGINTZA eta INGURUMEN Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txostena egin, titulartasun aldaketa jasoarazteko eta funtzionamendu-baldintzak gogorarazteko.
        • Interesdunei gogorarazi

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.