Ordainagirien kopia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Kobrantzako agiria: zergak eta isunak ordaintzeko balio du, jatorrizkoa galtzen denean.
  • Ordainketa-frogagiria: ordainagiriaren kopia, jatorrizkoa galtzen denean egiten dena.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak, haren legezko ordezkariak edo titularrak baimendutako pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Doan

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Momentuan
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Kobrantzako agiria:

    • Ordainagiria berehala egin
    • Honakoetan ordaindu daiteke:
      • Web orriaren bitartez www.zarautz.eus (Nire ordainketa)
      • Banketxetan: Kutxabank-BBVA-Laboral Kutxa-Caixabank-Bankoa-Caja Rural-Santander-Sabadell-Popular
      • Kutxazain automatikoen bitartez (zerbitzu hori duten entitatetan)
      • Herritarren Arreta Zerbitzuan:
        • Makinan: eskudirutan edo txartelarekin, 2.500 euro bitartean.
        • Arreta zerbitzuko mahaietan

    Ordainketa-frogagiria:

    • Ordainagiriaren kopia bikoiztua atera eta zigilatu ondoren eskatzaileari eman.
    • Salbuespena: ordainagiria banku-helbideratze bidez ordaindu bada eta 56 egun igaro ez badira ordainagiria ordaindu denetik kopia eskatu den egunera arte, interesdunak bere banku-entitatean eskatu beharko du.
    • http://dokumentuak.gipuzkoa.net bitartez (ordaindutako erreziboaren erreferentzia eta kodearekin)

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Espedientea kudeatzen duen departamentuak

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    DIRUZAINTZA - ZERGA-BILKETA

    OHARRAK

    Geroagoko tramiteen laburpena

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

    Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

    Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

    Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.