Kiroldegiko abonua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal kirol abonua egitea. Modalitateak:

BANAKAKO HELDUA: 18 urtetik gorakoak

BANAKAKO HAURRA: 3 – 18 urte bitartekoak

BANAKAKO IKASLEA / LANGABETUA

BANAKAKO JUBILATUA/PENTSIODUN:

FAMILIARRA

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo bere ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria.

Eskatzailearen NANa.

Argazkia bat.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Berezitasunak:

BANAKAKO IKASLEA: Ikasle txartela

BANAKAKO LANGABETUA: Lanbidearen Txostena: izen ematearen aldiei buruzkoa, langabetu egoeraren datarekin.

BANAKAKO JUBILATUA/PENTSIODUN: Egoera horretan egiaztatzen duten Gizarte Segurantzak emandako agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Aldiri kiroldegiko harrera
      c/Nekolalde 20700 URRETXU
      Astel-osti 8:00-21:30 /larunbatak 9:00-14:00 eta 16:00-20:00 / Igandeak 9:00-14:00 / Uztaila eta abuztua 8:00-13:00 eta 17:00-20:00

          E:postaz:
        • kiroldegi.ur@urretxu.eus, beti ere eskaera eta agiriak behar bezala sinatuta daudenean
          URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              2019rako Tasak

              Tasa hauek urtekoak dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

              4. hiruhilabetekoa: urritik abendura bitartean egingo da, eta goian zehaztutako zenbatekoa ordainduko da.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta kudeaketa programan jartzea

              Eskaera Kirol Sailera bidaltzea

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Sustapen Soziokulturala - Kirolak

              OHARRAK

              Txartel guztiek daukate urteko izaera, eta berritu egin beharko dira denboraldi batetik bestera.

              Txartela hondatu, galdu edo beste edozein arrazoirengatik, aldatu egin behar bada, ezarritako tasa ordainduko da.

              Udaleko Kirol Zerbitzuek abonatuentzako eta ez abonatuentzako ikastaroen eskaintzaren berri emango dute; hiruhilabeteka erabakiko dira, baita ere udako denboraldian.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.