Kalez Kaleko Salmenta: ekoizleak eta artisauak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Saltoki batetik kanpo, postuetan edo instalazio desmuntagarrietan nahiz ibilgailuetan kalez kale saltzeko baimena:

noizbehinkako azoketan, herrian feriak eta jaiak direla eta. (Santa Lutzi).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridiko orok, edota haren legezko ordezkariak, baldintza hauek betetzen baditu, betiere:

Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagozkion epigrafeetan alta emanda egotea.

Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean alta emanda egotea, eta kuota ordainduta izatea.

BALDINTZA HORIETATIK SALBUETSITA DAUDE: beren nekazaritza-ustiategietatik jasotako produktuak soilik saltzen dituzten pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

NANaren edo, hala badagokio, IFKren kopia, eta norberaren konturako lanerako baimena eta bizileku-baimena atzerritarrentzat, edota bizitzeko eta lana egiteko gaitzen duen beste dokumentazioren bat.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Gizarte Segurantzako alta, eta kotizazioei dagozkien diru-sarreren azken ordainagiria.

Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagokion alta.

Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eratze-eskritura, behar bezala inskribatuta Merkataritza Erregistroan, hala badagokio.

Elikagaien kasuan, elikagaien manipulatzaile-agiria.

Jarduera garatzeko langileak baditu, horiekiko lan-harremana erakusten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Jarduera titularraren izenean garatzeko baimena duten pertsonen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa.

Ibilgailuen bidez egiten diren salmenten kasuan, ibilgailuaren zirkulazio-baimena, ibilgailua erabiliko duen pertsonaren gidabaimena, eta ibilgailuari dagokion IAT gainditua duela egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Postua 6,00 € m² /egun edo frakzioa

          Ibilgailu bidezko postua 77,80 € / egun

          Udalak finkatutako postuak 18,00 €ml/eguna edo frakzioa

          Salbuespena:

          -Eskualdeko ekoizleak eta artisauak.

          -Udalaren interesekoak diren gizarte, kultura, eta kirol taldeak, eta ikastetxeak, beti ere beraien jardueraren finantziaziorako jartzen dutenean.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

          Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

          Dagokion sailera igortzea: udaltzaingoa edo sustapen soziokulturala.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Jaietako eskaerak udaltzaingoak izapidetuko ditu artisauak izan ezik, hauek sustapen soziokulturaleko sailak izapidetuko ditu.

          Mineralogi azokan partze hartzeko eskaerak sustapen soziokulturaleko sailak izapidetuko ditu.

          Baimenek eskatu ahalako izaera dute, eta, beraz, baliogabetu daitezke.

          Baimen horiek besterenezinak dira.

          Herrian bizi diren merkatariek izango dute lehentasuna

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).