Film laburrak, bideokipak eta/edo grabaketak egiteko laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Film laburren, bideoklipen eta/edo audio grabaketen garapen eta ekoizpen prozesuek berekin dakarten sormenezko adierazpena sustatzeko laguntzak ematea, jarduera horretatik ondorioztatutako kostuen zati bat diruz lagunduz.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun bizi diren pertsonak

Urretxun lan egiten duten kultur taldeak

Proiektu zehatza egiteko biltzen diren taldeak. Taldeko %50a Urretxukoak izan beharko dira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria (Udalak eskatutko du ofizioz)..

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Errolda agiria (Udalak aterako du).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

        Telematikoki:
      • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero
        URRETXU

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik interesatuarentzat.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.

        Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.

        Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzorde

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen Soziokulturala - Kultura

        OHARRAK

        Urtero egiten da deialdia

        Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

        Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

        Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.