Urretxuko tabernetan euskarazko antzepenak, musika ikuskizunak edo beste edozain kultura adierazpen egiteko diru-laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza honen xedea, tabernetan euskaraz egiten diren aisialdiko jardueren eskaintza bermatzea da, beti ere berdintasun printzipioak bermatzen dituzten horiek, programatutako jarduera horietatik ondorioztatutako kostuen zati bat diruz lagunduz.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxuko taberna guztiak.

Beren jarduerak Urretxuko tabernetan antolatzen dituzten pertsona edo erakunde guztiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eeskaera orria

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria (Udalak eskatutko du ofizioz).

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Ekintzarako Udal baimena (Udalak atxikitu du).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.

            Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.

            Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Tokiko Gobernu Batzorde

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Sustapen Soziokulturala - Kultura

            OHARRAK

            Urtero egiten da deialdia

            Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

            Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

            Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).