Kultura elkarteei urteko egitarauak edo/eta ekintza bereziak garatzeko dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko jai eta kultur ekintzak bultzatzeko programei laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Kultur elkarteak talde edo pertsonak, jarduteko esparrua Urretxun dituztenak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria. (Udalak eskatuko du ofizioz)

Gizarte Segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Berdintasunaren jarraipen fitxa

Euskararen jarraipen fitxa

Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego, aurrekoaz gain:

Erakundearen estatutuen fotokopia

Erakundearen IFKren fotokopia

Elkarteen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

          Telematikoki:
        • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero
          URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.

          Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.

          Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzorde

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Sustapen Soziokulturala - Kultura

          OHARRAK

          Urtero egiten da deialdia.

          Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

          Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

          Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).