Kultur etxeko gelak erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultur Etxean zerbitzu zehatzik eskaintzen ez duten gelak erabili ahal izateko eskaera:

Areto Nagusia: 50 eserleku

Bilera gela 1: 50 eserleku

Bilera gela 2: 20 eserleku mahai baten inguruan

Erabilera anitzeko gela: 30 eserleku mahai baten inguruan.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo bsinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Kultur Etxea
      c/Jauregi 19 20700 URRETXU
      Astel-osteg 9:30-14:30 eta 16:30-21:00 / Ostirala 9:30-14:30 eta 17:00-20:30 / Uztailan astel-ostir 9:00-14:00 eta 17:00-20:30 / Abuztua astel-ostir 9:00-14:00 beti ere egutegiaren arabera

          E:postaz:
        • kultura.ur@urretxu.eus / harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta agiriak behar bezala sinatuta daudenean
          URRETXU

              Erregistro elektronikoa

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              14,25 € orduko tasa

              Salbuespena; interes munizipala duten kultura, kirol eta giza elkarteak eta eskolak, aldez aurretik hala eskatuta badute

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 2 lanegun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.

              Interesatuari kopia eman

              Dagokion sailari bidali: sustapen soziokulturala.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Sustapen soziokulturala.

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Sustapen Soziokulturala - Kultura

              OHARRAK

              Eskaerak gutxienez 7 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Sustapen Soziokulturaleko Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko eskaria egin aurretik.

              Espazioak erabiltzen utziko da, lehentasun ordena honen arabera:

              Udal sailak.

              Udal sailekin batera herriko elkarteek antolaturiko jarduera publikoak.

              Herriko kultur kirol, giza erakundeak, eskola edo giza taldeak

              Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoak.

              Urretxu-Zumarragakoak ez diren elkarte, erakunde eta norbanakoak.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).