Labeaga aretoa erabiltzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Labeaga Aretoa (zine, antzoki, hitzaldi, bilera …) erabiltzeko eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo bsinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus
    • Kultur Etxea
      c/Jauregi 19 20700 URRETXU
      Astel-osteg 9:30-14:30 eta 16:30-21:00 / Ostirala 9:30-14:30 eta 17:00-20:30 / Uztailan astel-ostir 9:00-14:00 eta 17:00-20:30 / Abuztua astel-ostir 9:00-14:00 beti ere egutegiaren arabera

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • kultura.ur@urretxu.eus / harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta agiriak behar bezala sinatuta daudenean
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Teknikariarekin 30,50 € orduko

          Aretoko pertsonalarekin 18,30 € orduko

          Salbuespena; interes munizipala duten kultura, kirol eta giza elkarteak eta eskolak, aldez aurretik hala eskatuta badute.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 4 lanegun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Labeaga aretoko erabilera udal araudia.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.

            Interesatuari kopia eman

            Dagokion sailari bidali: sustapen soziokulturala.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Sustapen Soziokulturala - Kultura

            OHARRAK

            Eskaerak gutxienez 15 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Sustapen Soziokulturaleko Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko eskaria egin aurretik.

            Aretoaren erabilera baimenduko da, lehentasun ordena honen arabera:

            Udal sailak.

            Udal sailekin batera herriko elkarteek antolaturiko jarduera publikoak.

            Herriko kultur kirol, giza erakundeak, eskola edo giza taldeak

            Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoak.

            Urretxu-Zumarragakoak ez diren elkarte, erakunde eta norbanakoak.

            Aretoaren gehienezko edukiera: 353 pertsona.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).