Inbertsioetarako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza honen xedea: Ekintzailetza eta enpresa-lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntzak.

III Diru-laguntza lerroa: Inbertsioetarako laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak:

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.

— Lantokia Urretxun edukitzea.

— Enpresa eskatzailea 2017-07-01 baino lehen sortua izatea.

— Diru-laguntzaren xede diren inbertsioak 2019 ekitaldian egitea.

— Foru Ogasuneko, Gizarte Segurantza ko eta dagokion Udaleko zerga ordainketak egunean ordainduta edukitzea.

— Laneko arriskuen prebentzioko 31/1995 Legeak eta, orobat, laneko arriskuen prebentziorako araubideak eska tzen dituen plan eta neurriak ezarrita izatea

— Inbertsioak gutxienez 3.000,00 €-koa izan behar du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Diru-laguntzen eskaera orria: C eranskina
  2. IFKren fotokopia konpultsatua.
  3. Gizarte Segurantza ko Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiria, agertzen duena enpresaren langile kopurua eskabidea aurkezteko hilabetean.
  4. Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
  5. IAE-JEZren alta-dokumentuaren kopia konpultsatua.
  6. Eskatzaileak lehiaketan baloratzeko irizpideak betetzen dituela egiaztatze ko ziurtagiriak, hala nola: ziurtagiriak (ingurumena, kalitatea, prebentzioa) eta hainbat arlotako planak ezarrita daudela egiaztatzeko dokumentuak (berdintasuna, euskararen normalizazioa, partaidetza).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

            Telematikoki:
          • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatzailearentzat

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
            2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
            3. Administrazio orokorra Sailera bidali.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Tokiko Gobernu Batzorde

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Administrazio Orokorra - Idazkaritza

            OHARRAK

            Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

            Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

            Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Sus datos personales se incluirán en ficheros y se utilizarán para realizar las tareas propias de la gestión municipal a fin de dar respuesta a su solicitud. Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiendo un escrito al Ayuntamiento de Urretxu..(Ley Orgánica 15/1999 y R.D. 1720/2007).