Lokalak alokatzeko laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza honen xedea: Ekintzailetza eta enpresa-lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntzak.

II Diru-laguntza lerroa: Lokalak alokatzeko laguntzak

NORK ESKA DEZAKE?

Izaera berritzailea izanik, jarduera industrial, ekoizle edo zerbitzutakoak garatzen dituzten enpresa gazteetako titularrak izatea eta euren egoitza soziala Urretxuko udalerrian ezarri edo sendotu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Enpresak gehienez 5 urteko antzinatasuna izan behar du.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eman beharreko akta eskaerarekiko 6 hilabete aurretik egin beharko da.

Hasierako plantilan, gehienez ere, hamar pertsona izan beharko du enpresak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Diru-laguntzen eskaera orria: B eranskina
  2. Eskatzai learen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
  3. Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, eratze eskrituraren fotokopia konpultsatua (Merkatal Erregistroko inskripzioaren arabera) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia, enpresa ordezkatzen duen per tsonaren aldeko notario ahalordearen kopiarekin batera.
  4. Alta emandako jardueraren 840 ereduaren fotokopia konpultsatua.
  5. Jardueraren bideragarritasuna.
  6. Alokairu kontratua.
  7. Enpresaren eta langileen Gizarte Segurantzako alta agiriak.
  8. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantza rekiko ordainketetan enpresa egunean dagoela egiaztatzeko agiriak.
  9. Emakumezko eta Gizonezko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa kontuan izanik, zinpeko eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, ondorengo hau adieraziz:
  • — Hautagaien aukeraketa prozesuan, enpresak ez du diskriminaziorik egin sexu arrazoiengatik.
  • — Enpresak ez du antolatu gizonezkoekiko berdintasunean emakumeen parte har tze a galarazi edo zaildu duen jarduerarik.
  • — Enpresak ez du zigor administratiborik ezta penalik ere jaso sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egiteagatik.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

            Telematikoki:
          • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatailearentzat

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
            2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
            3. Administrazio orokorra Sailera bidali.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Tokiko Gobernu Batzorde

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Administrazio Orokorra - Idazkaritza

            OHARRAK

            Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

            Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

            Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).