Erregistro Elektronikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erregistro elektronikoak idatziak, eskabideak edo komunikazioak aurrez aurre aurkezten deneko berme berekin aurkezteko aukera ematen du.

Eskabide, idatzi eta komunikazioak urteko edozein egunetako 24 orduetan aurkeztu ahal izango dira, nahiz eta, ezarritako epeak kontatzen hasteari dagokionez, erregistro elektronikoak Urretxun baliodunak diren egunak hartuko dituen kontuan. Egun baliogabeen egutegia.

Egun baliogaberen batean jasotako eskabide, idatzi eta komunikazioen sarrera, erregistro elektronikoaren ondorioetarako, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan egindakotzat hartuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualfikatua edo balioztatua edota B@kQ sinadura elektroniko aurreratua duen edozeinek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Erregistroak kontsultatu

            Zure izenean sortu diren eta digitalki sinatuak izan diren dokumentuak egiaztatu ditzazkezu. (Errolda ziurtagiriak, sarrera erregistroko frogagiriak, etab.). Dokumentua bistaratzeko, zure IFZ/NAN zenbakia eta dokumentuan agertzen den Gakoa sartu behar dituzu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar.

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Administrazio Orokorra - Idazkaritza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).