Errolda egiaztagiria.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANren edo pasaportearen edo ordezko nortasun-agiriaren jatorria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten badu izapidea, baimen-agiria aurkeztuko da interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin. Adingabea izanez gero, familia-liburua.

Helbide berean ez denean elkarrekin bizi, seme-alaba adingabe ziurtagiria eskatzearen kasuan; guraso-ahala egiaztatzeko dokumentua edo zeinekin bizi dadin aitaren baimena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

          Telematikoki:
        • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Egiaztatu eta egiaztagiria egin.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Idazkaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          Eskaera presentziala ez dadila izan kasuan, ziurtagiria erroldatze-helbideari bidaliko zaio.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).