Dokumentuen sarrera erregistroa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek Udalari, Eusko Jaurlaritzari edota Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaltzen dizkioten agiriak eta eskabideak jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            UDALARENTZAT DIREN DOKUMENTUAK:

            1.- Eskaera-orria jaso eta egiaztatuko da, dagokion prozeduraren izapideak egiteko behar diren agiriekin.

            2.- Aurkezten den agiriaren kopia zigilatua ematea, egiaztagiri gisa, zein egunetan aurkeztu zen agerrarazita.

            3.-Erregistratutako dokumentua, alkateak eta idazkariak ikusi ondoren idazkaritzatik dagokion arloari bidaltzea.

            EUSKO JAURLARITZARAKO DIREN DOKUMENTUAK:

            1.- Eskaera-orria jaso eta egiaztatuko da, dagokion prozeduraren izapideak egiteko behar diren agiriekin.

            2.- Aurkezten den agiriaren kopia zigilatua ematea, egiaztagiri gisa, zein egunetan aurkeztu zen agerrarazita.

            3.-Erregistratutako eskaera bere dokumentazioarekin Eusko Jaurlaritzara bidali.

            GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIRAKO DIREN DOKUMENTUAK:

            1.- Eskaera-orria jaso eta egiaztatuko da, dagokion prozeduraren izapideak egiteko behar diren agiriekin.

            2.- Aurkezten den agiriaren kopia zigilatua ematea, egiaztagiri gisa, zein egunetan aurkeztu zen agerrarazita.

            3.-Foru Aldundiaren Erregistrora jakinarazi posta elektronikoz, eta berak jasotzen du aurkeztutako dokumentazioa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Administrazio Orokorra - Idazkaritza

            OHARRAK

            Aurkeztu beharreko gutxieneko agiriak edo bestelako eskakizunak aurkeztu ez

            badira, hutsune hori zuzentzeko 10 eguneko epea emango zaio interesatuari, eta idatzi berean adieraziko zaio zuzenketa ez badu egiten emandako epe horretan bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela , dagokion ebazpena emanez.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)