Lan-poltsak eratzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren hainbat beharri erantzuteko lan-poltsa sortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituen edozein pertsona.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera

Deialdian eskatutako tituluen eta alegatutako merituen fotokopia.

NANren fotokopia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Aurkeztutako eskaerak erregistratzea.

          Sarrera erregistroa duten eskaerak Administrazio Orokorrera-Pertsonal Sailera bidaltzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.