Helbide aldaketa Trafiko Zuzendaritza Nagusian.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuaren edo gidariaren helbide aldaketa Trafiko Zuzendaritza Nagusian. Helbide berria Urretxukoa izan behar du.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun helbidea duen edozein pertsona interesatu, edo horren legezko ordezkaria.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera.

NAN aurkeztea.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ibilgailuaren fitxa teknikoa eta zirkulazio baimena (orijinalak).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesauarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                2014ko urriaren 2an Udalbatzak onartutako hitzarmenari atxikimendu protokoloa

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Interesduna udal erroldan dagoela egiaztatzea.

                  Eskatutako aldaketen zerrenda Trafiko Zuzendaritza Nagusiari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Trafiko Zuzendaritza Nagusia

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)