Omenaldi zibilak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urretxuko udalerrian hildakoei hileta ospakizunzibilak egiteko udal lokalak erabiltzeko baimena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Senitartekoak edo edozein pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Ospakizuna egiteko baimena eskatzen duenaren NANa.

Hildako pertsonaren izen-abizenak eta Heriotza Ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 lanegun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.

          Interesatuari kopia eman

          Dagokion sailari bidali: administrazi orokorra-idazkaritza

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          Hileta edo omenaldi zibila ospatzeko ordutegia ondokoa izango da:astelehenetik igandera, 9:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.

          Eskaera egin ondoren, Alkateak hileta edo omenaldi zibila Udaleko zein lokaletan egingo den erabakiko du.

          Omendutakoaren senitartekoek edo adiskideek Urretxuko Udalak eskainitako lokala apaindu nahi badute edo modu bereziren batean egokitu nahi badute, bere kargu izango da eta aurrez eta nahikoa denboraz Udaleko arduradunari horren berri eman beharko diote.

          Eskaera egiten duen pertsonak hileta edo omenaldi zibila egiteko espazio publikoa erabili nahi badu, eskaeran hori ere zehaztu beharko du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.