Abalak eta fidantzak itzultzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hainbat arlotan (kontratazio administratiboa, hirigintza lanak, obra baimenak, eraikuntza eta eraispen obrak…) izan litezkeen erantzukizunei erantzuteko utzi diren abalen eta fidantzen itzulketa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

NAN aurkeztea

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa bada, aurrekoaz gain honako dokumentuak aurkeztu beharko dira::

  • Obraren azken ziurtagiria.
  • Obraren azken kitapena.
  • Hondakinen kudeaketari buruzko azken txostena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Fidantza edo abalaren izaeraren arabera dagokion araudia.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

            Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

            Dagokion sailera igortzea: hirigintza edo administrazio orokorra (idazkaritza).

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Administrazio Orokorra - Idazkaritza

            OHARRAK

            Eraikuntza eta eraispeneko hondakinen kudeaketa: Hirigintza

            Gainontzekoak: Administrazio Orokorra: Idazkaritza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).