Hilerria: hobitik ateratzeko eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gorpua hobitik ateratzeko eskaera.

a) Hilerri bereko beste toki batera eraman eta berriro hobian sartzeko.

b) Beste hilerri batera eramateko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak, edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Eskatzailearen NAN.

Interesduna ez den beste norbaitek eskatzen edo sinatzen badu tramitea, ordezkaritza inprimakia, eta horrekin batera NANren, pasaportearen, gida baimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia.

Beste hilerri batera eramateko baldin bada, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena edukitzea beharko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          USAL HILERRIKO APROBETXAMENDU ETA ZERBITZUAGATIKO TASAK:

          Hobitik ateratzea 153,95 €

          Hobiratzea 153,95 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 lanegun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta dagokion dokumentazioa, balego, erregistratu.

          Interesatuari kopia eman.

          Dagokion sailari bidali: Idazkaritza (herritarren arreta bulegoa).

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          Herriko hilerrian berriro hobiratu behar izanez gero, “HOBIAREN EMAKIDA” edo “PANTEOIAN HOBIRATZEKO JAKINARAZPENA” izeneko fitxetan ezarritako guztia bete beharko du eskaerak.

          Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Donostiako Nafarroa Etorbidea, 4, tel. 943022714, baimena lortzeko ondorengo agiri hauek behar dira:

          Udalaren egiaztagiria, hilerrian hobiratua izateari buruzkoa.

          Erregistro Zibilaren heriotza agiria.

          Eskatzailearen N.A.N.

          Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean zehar ezingo da gorputzik atera hobitik, aginte judizialaren aginduz egin beharrekoak izan ezik.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)