Informazio, balioespen, diagnostiko eta orientazio zerbitzua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsonei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioei buruzko informazioa ematea: zer premia eta egoerari erantzuten dieten, nori zuzenduta dauden, lortzeko baldintzak eta prozedurak, hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa, eskubideak eta betebeharrak eta beste edozein informazio baliagarri.

Lehen ebaluazio orokor baten bidez premiak balioestea eta, hala badagokio, Mendetasuna, Ezgaitasuna, Bazterkeria eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespen bat eskatzea.

Balioespenean oinarrituta jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat hartzen den kasuetan, pertsonek gizarte-premiei dagokienez duten egoeraren diagnostikoa egitea. Ahal den neurrian, interesdunek eta horien babes-sareek parte hartzea komeni da.

Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera bideratzea,

Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak aplikatzeko moduko arreta pertsonalizatuko plan bat lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin eta arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea .

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun erroldatuta dagoen edozein pertsonak edo haien legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                Informazio gehiago izateko honako telefonora deitu 943038083 edo e:maila bidali honako helbidera gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Ez dagokio

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA