Eskertzak, iradokizunak eta kexak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek egindako eskertzak, iradokizunak eta kexak biltzea eta izapidetzea.

Erreklamazioa partikularren ondasun edo eskubideak izandako kalteengatik bada, udal zerbitzuen funtzionamenduak eragindakoa, ikusi Ondare Erantzukizun erreklamazioa

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona orok, edo pertsona horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANa aurkeztu behar da.

Baldin eta izapidea interesduna ez den beste norbaitek eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia aurkeztuko da, NANarekin, pasaportearekin, gidabaimenarekin edo bizileku-baimenarekin batera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          ERREKLAMAZIOAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK;

          DAgokion sailara zuzendu eskaera azter dezan.

          Edozein kasutan interesatuari jakinataziko zaio hartutako erabakia edo erantzuna.

          ESKERRAK:

          Dagokionari komunikatu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Administrazio Orokorra - Idazkaritza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED)